Tatenen ("azaleratzen den lurra"), jainko sortzailea (buztingilea) zen, landaretzaren eta lurrean jaio eta hazten den ororen, mineralen, lurrazpiko uren eta animali batzuen jainkoa, egiptoar mitologiaren arabera. Bere titulua, "Jainko Guztien Aita" zen.

  • Izen egiptoarra: Tatenen edo Tenen. Jainko greziarra: Hefesto edo Kronos.
Tatenen
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Ikonografia aldatu

Zetro, adar okertu eta bi lumadun gizona. Batzuetan ahari burua eta bi lumadun koroarekin. Baita suge buruarekin ere. Eta kolore berdeko azaldun momia bezala.

Mitologia aldatu

Lehen garaietan sortu zen jatorrizko muino edo mendia irudikatzen du, eta Niloren goraldiak behera egiten duenean azaleratzen diren lurrekin lotzen zuten.

Jainko sortzaile bezala, Duatean bizi da, eta hildakoen babeslea da. Landaretzaren jainko bezala, bere domeinuetatik sortzen den naturaren arduraduna da, larruazal berdea du eta lur landagarria eta pizkundea irudikatzen ditu, Lurrean zein Beste Munduan.

Epitetoak aldatu

"Jainko Guztien Aita" titulua zeraman, baita "Jubileuen Jauna" titulua ere, faraoiaren berritze zeremonian, Heb Sedean.

Sinkretismoa aldatu

Ptahrekin lotu zen Menfisen, Ptah-Tatenen bezala, eta lurreko jainkoa zen Gebekin. Ziur asko Totekin "denboraren zenbatzaile" bezala.

Gurtza aldatu

Menfisen, Asiuten, Tinisen eta Hermopolisen gurtua izan zen. Egiptoko hilobi eta tenplu guztietan irudikatua dago, sarkofagoa uzten zen santutegi eta muinoetan, azaleraturiko lurra sinbolizatuz.

Kanpo estekak aldatu