Tarek Aziz (arabieraz: طارق عزيز‎ Ṭāriq ʿAzīz, Mikhail Yuhanna jaioa, asirieraz: ܡܝܟܐܝܠ ܝܘܚܢܢ Mīḵāil Yōḥānon, arabieraz: ميخائيل يوحنا‎ Mīḫāʾīl Yūḥannā, Manuel Christo bataiatua; Mosul, Irak, 1936ko apirilaren 28a -Nasiriya, 2015eko ekainaren 5a) irakiar politikaria izan zen. Arabiar nazionalista izan arren, Kaldear Eliza Katolikoaren kidea izan zen.

Tarek Aziz

Kanpo Harremanetarako ministro

Bizitza
JaiotzaTel Keppe (en) Itzuli1936ko apirilaren 28a
Herrialdea Irak
HeriotzaNasiriya2015eko ekainaren 5a (79 urte)
Hobiratze lekuaMadaba Gobernazioa
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaBagdadeko Unibertsitatea : literatura zientzia
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta kazetaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraIraqi Armed Forces (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakIran-Irak gerra
1991 Iraqi uprisings (en) Itzuli
Irakeko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKaldear Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Baath Alderdi Arabiar Sozialista

IMDB: nm0044303 Find a Grave: 147480326 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gaztetatik agertu zuen politikarako interesa. Saddam Hussein Irakeko lehendakariaren laguntzaile, Lehen Ministrorde eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten 1983an. 1988an, bere gain izan zuen su-etena negoziatzeko ardura Nazio Batuen Erakundearen babespean Iranen aurka deklaratutako gerran. 1990eko abuztuan, Irakek Kuwait inbaditu zuenetik 1991ko urtarrilean Irakeko Gerra lehertu zen arte, diplomazia-lan handia egin behar izan zuen.

Irakeko lehen ministrordea izan zen 2003ra arte. 2010ean, heriotza-zigorra ezarri zion Irakeko Epaitegi Gorenak, baina Jalal Talabani Irakeko presidenteak jakinarazi zuen ez zuela sinatuko Azizen heriotza-zigorra.

Nasiriya hiriko ospitale batean hil zen Tarik Aziz, uste denez espetxean bihotzeko bat jasan ondoren.[1]

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarek Aziz