Tania Lamarca Celada (Gasteiz, Araba, 1980ko apirilaren 30a) gimnasta ohia eta entrenatzailea da. Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.

Tania Lamarca
Gimnasta

Informazio pertsonala
Izen osoaTania Lamarca Celada
Ordezkatutako herrialdea Euskal Herria
Jaiotza1980ko apirilaren 30a (43 urte)
Gasteiz, Araba
Garaiera1,58±0,01 metro
DiziplinaGimnasia erritmikoa
Urteak talde nazionalean1995~1997
KlubaArabatxo
Beti Aurrera
Aurreko entrenatzaileaIratxe Aurrekoetxea
Erretiroa1997

Bizitza aldatu

Bost urte zituela ekin zion gimnastika erritmikoari, Gasteizen. Hasieran, Arabatxo klubean; gero, Beti Aurrera klubean. Han Estíbaliz Martínez edo Almudena Cid izan zituen lagun. 1994an Espainiako junior mailako txapeldun izan zen.

1995ean Espainiako selekzioan sartu zen, eta hantxe egon zen 1997an kaleratu zuten arte.[1] Taldeka Budapesteko eta Vienako munduko txapelketetan eta Atlantako Jokoetan urrezko dominak lortu zituen. Atlantan, harekin aritu ziren Estela Giménez, Nuria Cabanillas, Lorena Guréndez, Marta Baldó, Estíbaliz Martínez eta Maider Esparza.[2]

1997ko azaroaren 15ean selekziotik kaleratu zuten, orduko selekzionatzailea zen María Fernándezek agindutako pisua baino 2,7 kilo gehiago zituelako.

2008ko apirilean, bere istorioa azaltzeko, Cristina Gallo kazetariarekin batera Lágrimas por una medalla liburua idatzi zuen.[3] Egun, senarrarekin bizi da Escarrillan, eta Aitana izeneko alaba du.[4]

Kirol lorpenak aldatu

Urtea Olinpiar Jokoak Emaitza
1995 Munduko Txapelketa, Viena zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Europako Txapelketa, Praga brontzezko domina (proba osoak eta aro) zilarrezko domina (pilota eta zinta)
1996 Munduko Txapelketa, Budapest zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Olinpiar Jokoak urrezko domina (proba osoak).
1997 Europako Txapelketa, Patras brontzezko domina (pilota eta zinta)

Erreferentziak aldatu