Artikulu hau kariateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Talia».

Greziar mitologian, Talia[1] (antzinako grezieraz: Θάλεια, Θαλία "loratzen dena") hiru Karite edo Grazien artean nagusiena zen. Oturuntzak eta beste jai batzuk presiditzen zituen, ugaritasun eta ugalkortasun dohainak emanez. Zeus eta Eurinome edo Eunomiaren alaba zen.

Talia (kariatea)
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaZeus
AmaEurinome
Anai-arrebakAglaia eta Eufrosine

Irudikapen artistikoetan, hiruretatik, buruan loreak edo arropan mahatsondo hostoak daramatzan bakarra delako. Beste lan batzuetan, erabat jantzia agertzen da, bere bi ahizpekin alderaturik, erdi biluzik (Eufrosina) edo erabat biluzik (Aglaia) agertzen direnak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.