Talgo enpresa, egungo erregistroan Patentes Talgo, 1942an sortu zen espainiar tren-industriaren barneko enpresa bat da. Izena akronimoa da, eta Tren Articulado Ligero Goicoechea-Orioletik dator. Talgo, batez ere, tren ekoizlea da, baina trenak eta trenetarako ekipoak mantentzeko zerbitzuak ere egiten ditu. Talgo enpresaren fabriketako bat Rivabellosan (Araba) dago.

Talgo (enpresa)
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreaRailway car manufacturing (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaUnion des Industries Ferroviaires Européennes (en) Itzuli
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaGonzalo Urquijo Fernández de Araoz (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formasociedad de responsabilidad limitada
JabeaTrilantic Capital Partners (en) Itzuli
Historia
Sorrera1942
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: talgogroup Edit the value on Wikidata
Ikus baita ere: Talgo (tren mota).
Ikus baita ere: Talgo (Renfe).

Historia aldatu

 
Talgo 350 trena, 2003an
 
Talgo 250 trena, 2010ean

Patentes Talgo 1942an sortu zen José Luis Oriol Uriguen finantzatuta, Alejandro Goikoetxeak diseinaturiko tren mota berria merkaturatzeko xedean.

40. hamarkadan, prototipo berriak garatzen aritu zen eta ustiapen komertzial egonkorragoa 50ekoan lortuko du. Gero, enpresak tren ugari diseinatu du eta teknologia berri eta iraultzaileak txertatu ditu haietan.

AEBetara edo Alemaniara ere esportatu badu ere, historian zehar Renfe izan da Talgoren bezero nagusia eta berak erosi dio ekoizpenaren munta handiena. Beste enpresa batzuekin ere akordioak egin ohi ditu, elkarlaneko proiektuak sustatuz edo fabrikatutako trenen mantenua bideratuz.

Egun, atzerrirako salmentak igo dira eta honek Espainiako eskariaren beherapena leuntzen lagundu du. Talgok filialak ditu Alemania, AEB, Errusia, Bosnia eta Kazajstanen; azken honetan, 2010ean, 300 milioi dolarreko balioa izango zuten 420 bidaiari kotxeren eskaria lortu zuen eta, ekainean, Errusiarako 100 milioi euroko balioko zuten 7 trenen eskaria lortu zuen.[1].

Tren ekoizpena aldatu

Talgo enpresaren produkturik nagusiena Talgo trena da, bidaiarientzako bereizgarri espezifikoak dituen tren mota deformaezin bat, enpresaren hasieratik diseinu berezia duena.

Beste enpresa batzuekin elkarlanean, Talgo enpresak garraiorako lokomotora bereziak ere egin ditu: 350, 352, 353, 354 eta 355 serieak, alegia.

Elkarlanean era berean, Talgo enpresak muturrean trakzio berezia eransten dioten automotoreak ere fabrikatzen ditu. Hauetakoak dira Renferen 112 edo 730 serieak eta aurreratuagoa den Avril G3[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu