Tainera Karibeko taíno herriak hitz egiten zuen hizkuntza zen, arawak familiakoa. Espainiar kolonizazioaren garaian, Karibeko hizkuntza nagusia zen. Bi aldaera zituen: klasikoa eta sibonei. Tainera klasikoa jatorrizko hizkuntza zen iparraldeko Haizealdeko uharteetan, Puerto Rico, Turkak eta Caicoak uharteetan, eta Hispaniola irlan, eta Kubara hedatzen ari zen espainiarrak heldu zirenean. Sibonei hizkuntza ere desagertu zen, baina iturri kolonialek iradokitzen dute taineraren antzekoa zela eta Hispaniola mendebaldean, Bahametan, Jamaikan eta Kubako zonalde gehienetan hitz egiten zela.

Tainera
Taineraren hedadura Antilletan Espainarren kolonizazioa baino lehenago (Granberry eta Vescelius, 2004) Eta dialekto nagusiak: Sibonei (mendebaldekoa, berde argitsuz), eta klasikoa (ekialdekoa, berde ilunez).
Datu orokorrak
Lurralde eremuaBahamak, Jamaika, Kuba, Haizealdeko uharteak, Puerto Rico, Turkak eta Caicoak, Hispaniola
Hiztunak0
EskualdeaKaribe
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
Arawak
Alfabetoabaliorik ez
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3tnq
Ethnologuetnq
Glottologtain1254
IETFtnq

XV. mendearen amaierarako, tainera lehenagoko hizkuntzak uxatu zituen, Kubako mendebaldean eta Hispaniolako zonalde batzuetan izan ezik. Tainera kultura hura kolonizazio espainiarrarekin deuseztatuta, gaztelaniak eta beste hizkuntza europar batzuek ordezkatu zuten. Desagertu arte 100 urtez iraun zuela uste da,[1] baina baliteke Karibeko toki isolatu batzuetan XIX. mendearen amaiera arte mintzatzea.[2] Mundu Berrian europarrek ezagutu zuten lehen hizkuntza indigena izan zenez, Europako hizkuntzetan mailegatutako hainbat hitz berriren iturri nagusietako bat izan zen.

Dialektoak aldatu

Granberry & Vescelius egileek (2004) bi dialekto bereizten dituzteː bat Hispaniola eta ekialderanzkoa, eta bestea Hispaniola eta mendebaldekoa.

  • (Ekialdeko) Tainera klasikoa, taíno klasiko eta ekialdeko taíno kultur guneetan: Guadalupeko Haizealdeko uharteak, Puerto Rico, Erdialdeko Hispaniola eta Turkak eta Caicosak. Tainera klasikoa Kubako ekialdetik eta erdialderaino hedatzen ari zen Espainiar Konkistaren garaian, espainiarrengandik ihesi agian.
  • Sibonei (mendebaldeko) tainera, Sibonei eta Lucayan kultur guneetan. Kuba, Jamaika, Mendebaldeko Hispaniola eta Bahametako zonalde nagusiak.

Kolonek esan zuen Bahametatik Kubara eta Puerto Ricotik Jamaikara hizkuntzak oso antzekoak zirela.[3] Horixe zen tainera hizkuntza.

Fonologia aldatu

Tainera ez zen idazten, baina taínoek petroglifoak erabiltzen zituzten.[4] Hala ere ikerketa gutxi egin da horretaz. Ondoko fonemak espainiar erregistroetatik berreraiki dira:[5]

Taineraren kontsonanteak berreraikita
Ezpainbikari Hobikari Sabaikari Belar Glotal
Inplosibo Ahoskabe p t k
Ahostun b d
Igurzkari s h
Sudurkari m n
Hurbilkari w l j

Halaber, flap bat zegoen [ɾ], /d/ -ren alofono izan zena.

Taineraren bokalak berreraikita
Aitzineko Erdiko Atzeko
Itxi i [u]
Ertain e



ɛ
o
Ireki a

/ɛ/ eta /e/ arteko bereizketa bat iradokitzen dute e vs ei/ey transkribapen espainiarrek, ceiba "ceiba" bezala.

/e/ berreraikuntza modernoetan ei edo bukaerako é idatzita dago.

Goi eta atzeko [u] bokala ere bazen, askotan /o/ batekin trukagarria zena eta alofono bat izan zitekeena.

Bokal sudurkarizko multzo paralelo bat zegoen.

Silaba edo hitz baten amaieran kontsonante posible bakarra /s/ zez.

Gramatika aldatu

Tainera oso gutxi dokumentatuta dago. Izen arruntek atzizki nominalak hartzen dituzte, beste Arawak hizkuntzatan bezala. Posesiboen aurrizkiak agerian azaltzen dira: 'da-' 'nire', wa- ' 'gure', li-' 'bere' (neskentzat), eta 'to-, ' tu-' 'bere' (mutilentzat). Batzuetan bokal ezberdin batekin azaltzen dira.[5]


Aditzak jokatzerakoan a-, ka- aurrizkiak, eta -a, -ka, -nV atzizkiak azaltzen dira, non "V" bokal ezezagun edo aldagarri bat den. Honek iradokitzen du, beste Arawak hizkuntzetan bezala, subjektu batekin aditzak jokatzeko moduak izenetako aurrizki posesiboak islatzen zituela.

SVO hitz-ordena izan zuen, baina hori ikusgaitza zen osagai kopulatiborik erabiliz gero.

Ukapen-aurrizkia ma- da, eta tribuzio-aurrizkia ka- da. Adibidez: makabuka hitzaren esangura "ez da garrantzitsua" da, baina literalki "Iraganik gabe" esan nahi du .

Aditz jokatu batzuk: Daka (ni naiz), Weiba (gu goaz), Warike (Ikusten dugu).

Objektuaren atzizki bat da hau: -wo (gu, guri...). Adibidez: Ahiyawoka (hitz egiguzu).[6]

Hiztegia aldatu

Taineratik eratorritako hitzak badira euskaraz, ingelesez, edo espainieraz ere: (kanoa, canoe, canoa), (kazola, cassava, cazuela), (hamaka, hammock, hamaka), (urakan, hurricane, huracán), (iguana, iguana, iguana), (artoa, maize, maiz) eta (patata, potato, patata), baita agian (mangladi, mangladia, manglar), (tabako, tobacco, tabaco) eta (sabana, sabana, sabana) ere bai.[6]:229

Gaztelaniaz dauden beste mailegu batzuk: agutí, ají, cacique, maguey, nigua, tiburón, eta tuna.

Leku izenak aldatu

Tainerazko toponimiaren etimologiako adibide batzuk dira hauek:[5]

  • Grand Bahama: ba-ha-ma 'handi-gaineko-ertain'
  • Bimini: bimini 'bizkiak'
  • Inagua: i-na-wa 'ekialdeko lur txikia'
  • North Caicos: ka-i-ko 'near-northern-outlier'
  • Boriken (Puerto Rico erresuma konfederatua): boriken, boriquen, bori (jatorrizkoa) -ke (lur) "jatorrizko lurraldea"
  • Jamaikako: Ya-mah-ye-ka "gizakiaren lurraren izpiritu handia"

Bibliografia aldatu

  • Payne D.L., "A classification of Maipuran (Arawakan) languages based on shared lexical retentions", in: Derbyshire D.C., Pullum G.K. (eds.), Handbook of Amazonian Languages, vol. 3, Berlin, 1991.
  • Derbyshire D.C., "Arawakan languages", in: Bright, William (ed.), International Encyclopedia of Linguistics, vol. 1, New York, 1992.

Erreferentziak aldatu

  1. I︠U︡rʹevna), Aĭkhenvalʹd, A. I︠U︡. (Aleksandra. (2012). The languages of the Amazon. Oxford University Press ISBN 9780199593569. PMC 759177700. (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).
  2. (Ingelesez) Campos Reyes, David Wahayona. (2017). The Origin and Survival of the Taíno Language. Caribbean Amerindian Centrelink.
  3. Rafinesque, C. S. (Constantine Samuel). (1836). The American nations; or, outlines of their general history, ancient and modern, including: the whole history of the earth and mankind in the western hemisphere; the philosophy of American history; the annals, traditions, civilization, lanuguages, &c., of all the American nations, tribes, empires, and states. Philadelphia, C. S. Rafinesque (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).
  4. «Taino Symbol Meanings» www.tainoage.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).

  5. a b c
    Granberry, Julian & Vescelius, Gary. Antzinako Kolonbiako idiarrak. Alabama Press 2004.eko Unibertsitatea. P. 92.
  6. a b (Ingelesez) Estevez, Jorge; Licarga, Rene Perez de. Origins of the word TAINO edited LG (2). (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).

Kanpo estekak aldatu