Taff ibaia edo Taf ibaia (galesez: Afon Taf; ingelesez: River Taff) Galesko ibai bat da. Iturburua Brecon Beacons mendietan du, Taf Fechan (Taff Txikia) eta Taf Fawr (Taff Handia) erreken elkartzetik. Merthyr Tudful eta Rhondda Cynon Taf lurraldeak eta Cardiff hiriburua zeharkatu ondoren (Millennium Stadium errugbi estadioaren albotik), urak Cardiffko badian, Bristolgo kanalean isurtzen ditu.

Taff ibaia
Afon Taf (cy), River Taff (en)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera64 km
Geografia
Map
Koordenatuak51°28′00″N 3°11′00″W / 51.4667°N 3.1833°W / 51.4667; -3.1833
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Gales
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera526 km²
IturburuaBrecon Beacons
Bokalea
()
Severn ibaia

Haren ibarrak Taff Harana (Taff Vale) deritzona osatzen du. Haren uretan izokin, amurrain eta aingira ugari daude.

Ezizena aldatu

Erresuma Batuako eta bereziki Galesko Taffy ezizen aski ezagunak jatorria ibai horretan du. Taffy Haraneko jendea deitzeko erabiltzen da, eta maiz Galestik kanpo baita Carddiff hirikoak nahiz galestar guztiak ere edonongoak direla ere. Oxford English Dictionary hiztegiaren arabera "ingelesezko "Davy" edota "David" gizonezko izenaren galeserazko ahoskera eta "Dafydd" izenetik eratorria" omen da. Batzuetan "The Taffs" ("Taffiak") laburdura ere erabiltzen da.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu