Syracuse Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da. New York estatuko erdialdean kokatuta dago, eta Onondaga konderriko hiriburua da. 145.170 biztanle ditu (2010eko datua), eta 66,4 km²-ko azalera; beraz, 2,12 biztanle/km²-ko dentsitatea du. 116 m-ko altitudean dago.

Syracuse
city in the state of New York (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
County of New YorkOnondaga konderria (New York)
AlkateaBen Walsh (en) Itzuli
Posta kodea13235
FIPS kodea36-73000
Geografia
Koordenatuak43°02′49″N 76°08′40″W / 43.046899°N 76.144423°W / 43.046899; -76.144423
Map
Azalera66.330586 km²
Altuera116 m
Demografia
Biztanleria148.620 (2020ko apirilaren 1a)
3.951 (2013)
Dentsitatea2.240,6 bizt/km²
Etxebizitzak56.384
Informazio gehigarria
Sorrera1848
Telefono aurrizkia315
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu
Hiri senidetuakAtenas, Chiayi, Fuzhou eta Tampere
syracuse.ny.us eta syrgov.net

Erie kanaleko portu garrantzitsua da, eta New York estatuko erdialdeko nekazaritza-eskualdeko banaketa-gunea da. Botikak eta produktu elektronikoak ere ekoizten dira hirian.

Hiriko irakaskuntza-erakunde nagusiak Syracuseko Unibertsitatea eta Le Moyne College dira.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Syracuse, New York (Aireportua, 1981–2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21 21 31 33 36 38 39 38 37 31 27 22 39
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0 1 6 14 21 25 28 27 22 16 9 3 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9 -8 -4 3 8 13 16 15 11 5 0 -5 3.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32 -32 -27 -14 -4 1 7 3 -4 -8 -16 -32 -32
Pilatutako prezipitazioa (mm) 62 52 75 81 82 84 96 91 93 88 90 77 971
Elurra (mm) 922 699 465 97 3 0 0 0 0 10 241 818 3251
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 19.1 16.0 15.8 14.0 12.9 12.1 11.3 10.8 12.1 14.2 16.7 18.4 173.3
Elur egunak (≥ 0.1 in) 18.5 14.8 9.7 2.7 0.1 0 0 0 0 0.5 5.8 14.8 66.9
Iturria (1): NOAA[1] eguzki-orduak [2]
Iturria (2): The Weather Channel[3]

Historia aldatu

Hiriaren izenak Siziliako Sirakusa hirian du jatorria. Hiriaren lehenengo izena Salt Point izan zen (1780), eta beste zenbait izen izan zuen geroago. 1824an Syracuse izen hautatu zen, Italiako hiriak bezala gatz-industriak dituelako.

Orain hiria dagoen ingurura frantsesak iritsi ziren XVII. mendean, baina leku zingiratsua zenez eta bertako indiarrak erasokorrak zirenez, ingurua ez zen kolonizatu 1786 arte. Gatz-findegi bat ezarri zen handik gutxira, eta 1870 arte bertatik atera zen Estatu Batuetan kontsumitzen zen gatz gehiena.

Hiriak 22.271 biztanle zituen 1850ean, 51.792 biztanle 1880an eta 108.374 biztanle 1900ean: 1950. urtean iritsi zen gorenera: 220.583 biztanle. Harrezkero, populazioa etengabe murriztuz joan da: 197.208 (1970. urtean), 163.860 (1990. urtean), 147.306 (2000. urtean) eta 145.170 (2010. urtean).

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. National Oceanic and Atmospheric Administration. NowData – NOAA Online Weather Data. (Noiz kontsultatua: 2011-12-29).
  2. National Climatic Data Center. Average Percent Sunshine through 2009. .
  3. The Weather Channel. Monthly Averages for Syracuse Hancock International Airport. .

Kanpo estekak aldatu