Symphyla

Miriapodoen taldean sailkatutako zenbait artropodoz esaten da. Hamalau gorputz-segmentu dituzte eta hauetako seik hanka-pare bana dute. Symphyla klasea osatzen dute.

Symphyla Myriapodaren barruko artropodo klase bat da. Txikiak dira, 0,5 eta 8 mm. artekoak eta leku hezeetan bizi dira. 160 eta 200 espezie artean ezagutzen dira. Gorputza biguna da eta 12 pare hanka dituzte. Beste miriapodoek ez bezala bigarren maxila parea dute, ezpain konplexua eraikiz.

Symphyla
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaArthropoda
SubfilumMyriapoda
Klasea Symphyla
Ryder, 1880
Azpibanaketa

Kolore txurikoak dira, euren itxura hauskorra da eta gorputza, beste miriapodo guztiek bezala, atalka dute banatuta. Buruan trakeetako espirakuloak agertzen dira (pare bat).

Buruak antena moniliforme parea du, Tömösvaryren organo parea, barail parea eta bi maxila pare. Gorputzak 15 eta 22 plaka tergal artean ditu eta esternitoak oso txikiak dira. 12 pare hanka dituzte, lau artikulaziokoak. Zeta jariatzen dute gorputzaren bukaeran duten egitura koniko batzuetatik. Gonoporoak hirugarren segmentuan daude.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Symphyla Aldatu lotura Wikidatan