Silbidoa (Sylviidae) paseriformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiak dira. Espeziearen arabera 9-26 cm luze izan daitezke. Kolorez apalak eta kontraste handirik gabeak dira, marroixkak, grisak edo berdexkak, eta gorputzaren kolorekoa ez den beste orbanik ere ez dute izaten txikitan. Moko zorrotz luzea dute gehienek. Intsektuak jaten dituzte, batez ere. Ia mundu guztian daude zabalduak, Europan, Asian eta Afrikan batez ere, eta migratzaileak dira gehienak. Zuhaitz asko den lekuetan ibiltzen dira. 300 bat txori mota biltzen dira familia horretan; ezagunenak txinboak dira (Sylvia generokoak).[1]

Sylviidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
SuperfamiliaSylvioidea
Familia Sylviidae
Vigors, 1825
Azpibanaketa

Sylviidae familia ez zegoen oso ondo definituta. Gaur egun, garai batean silbidotzat sailkatutako espezie batzuk beste familia batzuetan (batzuk berriak dira) sailkatzen dira (Acrocephalidae, Bernieriidae, Cisticolidae, Cettiidae, Phylloscopidae...).

Espezieak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. «Gutxienez 22 lagun hil dituzte Dhaca hiriko jatetxe baten kontrako erasoan» Berria 2016-7-2 (Noiz kontsultatua: 2016-7-2).