Swahili kultura swahili edo waswahili herriaren kultura adierazpenak dira. Swahili herria Afrikako herrialdean zabaldu zen, Somaliatik Mozambikera, Komore uharteak eta Madagaskar. Kultura honek historia luzea izan du eta horren adierazgarri leku desberdinetan gordetzen diren erorkinak eta herri ustuak. Oraindik-orain swahili herriak bizirik dirau.

Seahili hiri nagusiak XVI. mendearen hasieran.
Gaur egungo swahili kulturaren mapa.

Historia aldatu

Direla bi mila urtetik swahili hiriak garatu dira Afrikako ekialdearen kostaldean. Hiriok, merkataritzari esker, aberatsak ziren eta beste herriak erakarri zituzten. Horrela bantu hizkuntzetako herriak zonalde hauetara migratu zuten eta integratu ziren, hirien inguruko hizkuntza eta kultura bat sortuz. Arabiarrek multzo hauei al-Zanj («beltzak») deitu zieten. Zibilizazio hori, ondoren, Kenyara, Tanzaniara eta Mozanbikera zabaldu zen baita ere.[1] Hiri hauek musulmanak eta, aldi berean, oso kosmopolitak ziren, bakoitzak status politiko propio eta independentea izanik.

Hiri hauen oinarri ekonomikoa merkataritza zen: bolia, ebanoa, urrea, sandalo, esklaboak... Haien sareak batez ere Afrikan eta Asian zabaldu ziren eta ondorioz, arabiarren, persiarren, txinatarren eragina ezagutu zuten halaber. Adibidez, 1414ean Malindi hiriko batzorde batek Txinako Gortera jirafa bat eraman zuen. 1417 eta 1419 artean lehendabizi, eta 1431 eta 1433 artean gero, Zheng He almirante txinatarra eta musulmanak hiri hauek ezagutzeko bi ibilaldi egin zituen. Lamu uhartetan, bestetik gene txinatarrak aurkitu izan dira. Beste hiri swahili, Kilwa Kisiwani, munduko hiri dotoreenetariko bat aipatua izan zen; Ibn Battuta hiria ezagutu zuen 1331an eta berari buruz Rilha liburua idatzi zuen.

Swahili hirien dekadentzia Portugalgo kolonizazioarekin eta europarren Amerikarako esklaboen merkataritzarekin batera hasi zen, XVI. mendean.[2] Ondorioz, hiri batzuk ustu ziren baina, hala ere, beste batzuk oraindik orain bizirik diraute.

Erorkin ezagunenak aldatu

 
Gedeko hiri ustuaren hilobi bat, 1399 urtean datatuta.

Arkitektura aldatu

 
Beit-al-Sahel Zanzibarren.

Hiriak medinak sortzen dituzte goian aipatutako kostaldean. Estiloa, funtsean, arabiarra da baina beste elementu afrikarrak jaso ditu baita ere. Arkitektura honen ezaugarriak hauek dira: mihrabak, emakumeentzako gelak, dorreak, arkuak, arabiar apaingarriak...

Zanzibarreko Mji Mkongwe herri zaharra UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago jasota.[3].

Musika eta poesia aldatu

Bi adierazpen hauek, musika zein poesia, garrantzi handia dute swahili munduan. Poetak oso estimatuak dira; onenek "malenga" izena dute.

Herri musika zabalduena Tarabu edo Taarab da: melodia arabiarren eta hinduen gainean poema erritmikak dira haien letrak.[4] Tarabua ezkontzetan eta batzar berezietan jotzen zen. Denboraz bere konplexutasuna asko handitu da eta gaur egun musika-tresna tradizionalekin batera jatorri europarraren musika-tresnak erabiltza: tronpetak, danborrak, teklatuak, baxuak...

Beste herri-musika chakacha da. Estilo honek erritmo azkarrago du eta emakumeek bakarrik interpretatzen dute.

Literatura aldatu

Swahili kulturaren lehenengo testuak kaligrafia arabieraz idatzita daude. Zaharrenak, Kilwatik Mozanbikeko portugaldarrein idatzitako gutunak, 1711az geroztik datatzen dira. Ikerlarien arabera ezagutzen den lehenego swahili poema XVII. mendekoa da baina ez da jatorrizko testua gordetzen. Aurretik arabiera zen idazteko hizkuntza eta horrela dago idatzita, esaterako, 1520an idatzi zen Kilwa Chronicle eta gordetzen diren idazkunak. Beraz, swahili hizkuntza bezala XVI eta XVII. mendeetan hasi zen idazten.

Ezagutzen dira kronika liburu asko. Kilwa Chroniclerekin batera Pate Chronicle ezagunena da baina azken hau beranduago idatzi zen, XIX. mendearen amaieran.

Literatura ezagunena beranduago agertzen da: eleberriak (riwaya), dramak (tamthilia), poemak (shairi) eta epika (utenzi) osatzen dute. Lehenengo lan ezagunenak Utendi wa Tambuka (1728 inguruan) eta Utenzi wa Shufaka dira. Ezagutzen dira baita ere Fumo Liyongo ziklo mitikoaren poemak eta abestiak.

Azken hamarkadetan kiswahili hizkunytzaz kaligrafia latindarrez idatzitako literaturaren susperraldia ikusten ari da. Literatura hori, berez, ez da Swahiliz idatzitakoa baina nolabait haren jarraipena bezala ikusten da.[5]

Gastronomia aldatu

Bi izan dira gastronomia honen elementu garrantzitsuenak: Merkataritza harremanen ondorioz, beste herri askotako eragina, esaterako Arabia, Txina, Europa, batetik. Beste eragin garrantzitsua erlijio musulmanarena izan da, bestetik; ondorioz ez alkoola ezta ere txerrikiak ez ditugu gastronomia honetan aurkituko.[6] Orokorrean, haien gastronomian arrain asko, fruitu tropikalak eta espezie ugari aurkituko dugu.

Swahili gastroniaren plater ezagunenak hauek dira:

  • biriani
  • pilau
  • mkaté (irinaren pastela)
  • wali
 
Swahili itsas ontzi tradizionala Zanzibarren.

Swahili ordutegia aldatu

Kultura honen ezaugarri bitxienetarikoa denboraren kudeaketa da. Alde batetik, orduen notazioa ezberdina da eta, bestetik, garai honetako pertzepzioa Afrikako gainerakoa bezalakoa da. Eguna bi zatitan banatuta dago, eguneko epea eta gauekoa. 6:00etan, egunsentiaren ordua, goizeko lehen orduari dagokio, 6:00etan, ilunabarra, gaueko lehen orduari dagokio. Horrela, haien eguneko 3. orduak guretzako 9. orduari dagokio. Hau ulertzeko Ekuatorean beti ordu berean hasten da goiza, swahili ordutegian 0:00.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu