Suzanne Collins (1962ko abuztuaren 10a) estatubatuar idazlea da. The New York Times egunkariko The Underland Chronicles telesail salduenaren eta Gose jokoak trilogiaren egilea bezala da ezaguna.

Suzanne Collins

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSuzanne Collins
JaiotzaHartford1962ko abuztuaren 10a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaIndiana University (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Alabama School of Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, haur literatura idazlea, executive producer (en) Itzuli, kazetaria eta television writer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, East (en) Itzuli
Genero artistikoaFikzio espekulatiboa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNuevo Parangaricutiro (udalerria)a

suzannecollinsbooks.com
IMDB: nm1056741 Rottentomatoes: celebrity/suzanne_collins Allmovie: p367887 TV.com: people/suzanne-collins
Musicbrainz: e7b9a380-237b-4c2d-9ac3-ba7d9fe4effc Edit the value on Wikidata

Hasierako urteak aldatu

Suzanne Collins 1962ko abuztuaren 10ean jaio zen Hartforden, Connecticuten, Jane Brady Collins (1932an jaioa) eta Michael John Collins (19312003) teniente koronelaren alaba[1], Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako ofizial bat, Koreako Gerran eta Vietnamgo Gerran parte hartu eta Distinguished Flying Cross eta Bronze Star sariak irabazi zituena. Lau seme-alabetatik txikiena da, horien artean Kathryn (1957an jaioa), Andrew (1958an jaioa) eta Joan (1960an jaioa). Ofizial militar baten alaba zenez, bera eta bere familia etengabe aldatzen ziren. Bere haurtzaroa Estatu Batuetako ekialdean igaro zuen[2].

Collins Alabamako Arte Ederretako Eskolan graduatu zen 1980an, Birminghamen, antzerki ikasle gisa[3]. Indiana Bloomingtongo Unibertsitateko arte lizentziatura 1985ean osatu zuen, antzerkian eta telekomunikazioetan espezializazio bikoitzarekin[4][5]. 1989an, New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arteen Eskolako Arte Ederretako maisutza lortu zuen[5].

Lan ibilbidea aldatu

Collins 1991ean hasi zen haurrentzako telebista-saioen idazle gisa[6]. Nickelodeonentzako hainbat programatan lan egin zuen, tartean Clarissa Explains It All, The Mistery Files of Shelby Woo, Little Bear eta Oswald[6]. Berak ez zuen Little Bear haurrentzako liburua idatzi, batzuetan telebistako telesailarekin nahasten bada ere. Scholastic Entertainmenteko Clifford 's Puppy Days liburuko idazle nagusia ere izan zen[6]. Writers Guild of Americarako izendapen bat jaso zuen animazioan, Eguberrietako saio berezi aklamatu hau, Santa, Baby! elkar idazteagatik[7].

James Proimos haur idazlea Kids' WB-ko Generation O! saioan lanean ari zela ezagutu ondoren, Collins bera haurrentzako liburuak idazteko inspiratuta sentitu zen[6]. Gregor the Overlander, The Underland Chronicles The New York Times egunkariko telesail saldueneko lehen libururako inspirazioa, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuaren eskutik etorri zen, Collinsek pentsatu zuenean litekeena zela norbait putzu batetik erortzea untxi zulo batetik baino, eta te festa bat baino zerbait gehiago aurkitzea[6][7]. 2003 eta 2007 artean, Underland Chroniclesen bost liburuak idatzi zituen: Gregor the Overlander, Gregor and the Prophecy of Bane, Gregor and the Curse of the Warmbloods, Gregor and the Marks of Secret, eta Gregor and the Code of Claw. Denbora horretan, Collinsek irudi liburu bat ere idatzi zuen errimekin, When Charlie McButton Lost Power (2005), Mike Lesterrek ilustratua[6].

2008ko irailean, Scholastic Pressek Gose jokoak (The Hunger Games) kaleratu zuen, Collinsen trilogiaren lehen liburua[8][9]. Gose jokoak, neurri batean, Teseo eta Minotauroaren mito greziarrean inspiratu ziren. Beste inspirazio bat bere aitak Aire Armadan egindako karrera izan zen, pobreziaren, gosearen eta gerraren ondorioen ideia bat eman ziona[2]. Gose Jokoak hainbat hizkuntzetara aldi berean itzuli zen, euskara barne[9]. Trilogiako bigarren liburua, Dena sutan (Catching Fire), 2009ko irailean kaleratu zen[10], eta bere hirugarren liburua, Eskinoso isekaria (Mockingjay)[11], 2010eko abuztuaren 24an kaleratu zen[12]. 14 hilabetetan, Ipar Amerikan bakarrik, Gose Jokoak trilogiako lehen bi liburuen 1,5 milioi kopia inprimatu ziren[13]. Gose Jokoak The New York Times-eko Best Seller zerrendan egon zen 60 aste baino gehiagoz jarraian[13]. Lions Gate Entertainmentek mundu mailako banaketa eskubideak eskuratu zituen The Hunger Games-en egokitzapen zinematografiko baterako, Nina Jacobsonen ekoiztetxeak ekoitzia, Color Force[14][15][16]. Collinsek berak moldatu zuen eleberria zinemarako[15]. Gary Rossek zuzenduta, 2011ko udaberriaren amaieran hasi zen filmatzen Jennifer Lawrencek, Katniss Everdeen pertsonaia nagusia interpretatuz[17]. Josh Hutchersonek Peeta Mellark interpretatu zuen, eta Liam Hemsworthek Gale Hawthorne[18][16]. Ondorengo bi nobelak ere filmetara egokitu ziren, azken liburua bi entrega zinematografikotan banatuta, azkenik lau filma izanik hiru liburuak irudikatzen dituztenak.

Gose Jokoak liburuen ospearen ondorioz, Collins Time aldizkariko pertsonarik eraginkorrenetako bat izendatu zuten 2010ean[19]. 2012ko martxoan, Amazonek iragarri zuen garai guztietako Kindleren egilerik salduena bihurtu zela[20]. Amazonek, Kindle liburu elektronikoetan nabarmendutako 100 pasarteetatik 29 idatzi zituela ere jakinarazi zuen, eta berriki nabarmendutako pasarteen Amazonen zerrenda banandu batean, 20 nagusietatik 17 idatzi zituela[21].

2019ko ekainaren 17an, Collinsek iragarri zuen 2020ko maiatzaren 19an argitaratu zitekeela Gose jokoak-en prekuela. Gosearen Jokoak baino 74 urte lehenago huts egindako matxinadan oinarritzen da premisa[22][21]. 2019ko urriaren 4an ezagutzera eman zen izenburua The Ballad of Songbirds and Snakes zela[23].

Bizitza pertsonala aldatu

Charles senarrarekin, Collinsek bi seme ditu, Charlie eta Isabella[6].  

Sariak aldatu

  • 2004 NAIBA Haurrentzako Eleberri Saria[24]
  • 2006ko ALSC Haurrentzako Grabaketa Nabarmena (audio bertsioa)[25]
  • 2008 - CYBIL Saria - Fantasia eta Zientzia Fikzioa[26]
  • 2008 - KIRKUS 2008ko Heldu Gazteentzako Libururik Onena
  • 2011 - California Young Reader Domina[27]
  • 2016 Literatura-komunitateari Bereizitako Zerbitzuagatiko Egileen Gremioaren Saria (lehen aldiz heldu-gazteentzako fikziozko egile bati emana)[28]

Zerrendak aldatu

Bere lana zerrenda hauetan sartu izan da:

  • 2009 - American Library Associationen (ALA)Top 10 Heldu Gazteentzako Liburu Onenak, Aukeraketa[29]
  • 2009 - ALA Haurrentzako Liburu Aipagarrien Zerrenda[30]
  • 2009 - Publishers Weeklyren Urteko Liburu Onenak: Haur Fikzioa[9]
  • 2008 - Horn Booken Fanfare zerrenda[31]
  • 2008 - School Library Journal 2008ko Liburu Onenak[32]
  • 2008 - Liburuen zerrenda, Editorearen Aukeraketa, 2008[33]

Lanak aldatu

The Underland Chronicles
  1. Gregor the Overlander (2003)
  2. Gregorand the Prophecy of Bane (2004)
  3. Gregor and the Curse of the Warmbloods (2005)
  4. Gregor and the Marks of Secret (2006)
  5. Gregor and the Code of Claw (2007)
Gose Jokoak trilogia
  1. Gose-jokoak (The Hunger Games, 2008)
  2. Dena sutan (Catching Fire, 2009)
  3. Eskinoso isekaria (Mockingjay, 2010)
  4. The Ballad of Songbirds and Snakes (2020) (aurrekaria)
Beste liburu batzuk
  • Fire Proof: Shelby Woo #111(1999)
  • When Charlie McButton Lost Power (2005)
  • Year of the Jungle (2013)

Euskaratuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Llanas, Sheila Griffin. (2012-08-01). How to Analyze the Works of Suzanne Collins. ABDO ISBN 978-1-61478-957-4. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  2. a b (Ingelesez) «Return to the Hunger Games» www.songbirdsandsnakes.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  3. (Ingelesez) «Did you know 'Hunger Games' author Suzanne Collins has an Alabama connection?» al 2012-03-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  4. (Ingelesez) «'Hunger Games' author Suzanne Collins graduated from IU: IU News Room: Indiana University» newsinfo.iu.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  5. a b (Ingelesez) «Suzanne Collins» Biography (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  6. a b c d e f g (Ingelesez) «Suzanne Collins - Biography» www.suzannecollinsbooks.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  7. a b (Ingelesez) «Suzanne Collins Books, Author Biography, and Reading Level | Scholastic» www.scholastic.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  8. (Ingelesez) «Videos: Planning the Trilogy | The Hunger Games by Suzanne Collins | Scholastic.com» web.archive.org 2009-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  9. a b c Larrinaga, Maddalen. (2012-04-20). «Gose Jokoak, errealitatearen kritika, fikzioan ezkutatua» Gara.
  10. kritiken hemeroteka » Heriotzaren ikuskizuna. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  11. kritiken hemeroteka » Mundu krudela. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  12. (Ingelesez) «Final 'Hunger Games' novel has been given a title and a cover» EW.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  13. a b (Ingelesez) «Final 'Hunger Games' novel has been given a title and a cover» EW.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  14. (Ingelesez) «Hungry? The Latest on ‘The Hunger Games’ - 3/12/2009 - Publishers Weekly» web.archive.org 2009-06-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  15. a b (Ingelesez) «Lionsgate picks up 'Hunger Games'» web.archive.org 2009-03-22 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  16. a b Agote, Gontzal. «Osagai fantastikoak dituen trilogia berri baten hasiera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  17. (Ingelesez) «Exclusive: Jennifer Lawrence Gets Lead Role in 'The Hunger Games'» TheWrap 2011-03-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  18. (Ingelesez) «Hunger Games Peeta and Gale Casting» Hunger Games Fan 2011-04-08 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  19. (Ingelesez) Skurnick, Lizzie. (2010-04-29). «The 2010 TIME 100 - TIME» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  20. www.amazon.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  21. a b (Ingelesez) Who is the Best-Selling Kindle Author of All Time? – Me and My Kindle. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  22. (Gaztelaniaz) EFE. «'Los Juegos del Hambre' tendrá precuela: Suzanne Collins anuncia una nueva entrega de la saga literaria» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  23. (Ingelesez) «The Ballad of Songbirds and Snakes by Suzanne Collins | Waterstones» www.waterstones.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  24. (Ingelesez) «NAIBA Book of the Year Awards - New Atlantic Independent Booksellers Association» www.naiba.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  25. (Ingelesez) «Book of the Year Awards from NAIBA, The New Atlantic Independent Booksellers Association» web.archive.org 2013-10-05 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  26. (Ingelesez) «The 2008 Cybils Winners» Cybils (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  27. (Ingelesez) «CYRM - Winners» web.archive.org 2011-10-18 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  28. (Ingelesez) «Authors Guild Benefit Honors Suzanne Collins, Celebrates Books for Young Readers» The Authors Guild 2016-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  29. (Ingelesez) admin. (2009-01-22). «2009 Top Ten Best Books for Young Adults» Young Adult Library Services Association (YALSA) (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  30. (Ingelesez) admin. (2009-02-10). «ALSC announces 2009 Notable Children's Books» News and Press Center (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  31. (Ingelesez) «The Horn Book» www.hbook.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  32. (Ingelesez) «Review of the Day: The Hunger Games by Suzanne Collins — @fuseeight A Fuse #8 Production» blogs.slj.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  33. (Ingelesez) The Hunger Games. Booklist.
  34. «Gose Jokoak» Alberdania Argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  35. «Dena sutan» Alberdania Argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  36. «Eskinoso isekaria» Alberdania Argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).

Kanpo estekak aldatu