Sutxakurra, argi-txakurra edo arima-argia, (latinez ignis fatuus) animalia edo substantzia begetalak usteltzean askatzen diren materia batzuen su hartzean (fosforoa eta metanoa nagusiki) datzan fenomeno bat da, airean edo ur azalean sugar txikiak erretzen ikus daitezkeelarik, bereziki toki zingiratsuetan eta hilerrietan. Gauez edo iluntzean ikus daitezke eta argi zurbilak izan ohi dira. Kondaira askoren iturri dira.

Argi-txakur baten imitazio artistikoa.

Besteak beste, Berri Txarrak taldearen Denbora da Poligrafo Bakarra disko hirukoitzeko diskoetako baten izenean ageri da termino hau (Sutxakurrak).

Kanpo estekak aldatu