Suszeptantzia

Admitantziaren parte irudikaria. Siemensetan neurtzen da. Positiboa edo negatiboa izan daiteke. Kondentsadore baten suszeptantzia positiboa da; indukzio-haril baten suszeptantzia, berriz, negatiboa da.

Suszeptantzia elektrikoa (B) admitantziaren zati irudikaria da. Admitantzia inpedantziaren alderantzizkoa da. Admitantziaren zati erreala konduktantzia da. Suszeptantziaren unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman Siemensa da. Propietate hau lehenengoz Oliver Heavisideek definitu zuen, permitantzia izenarekin, 1887ko ekainean.[1]

Formula aldatu

Admitantzia definitzen duen formula hurrengo da:

 

non:

Y admitantzia den, siemensetan neurtua.
G konduktantzia den, siemensetan neurtua.
j unitate irudikaria den,
B suszeptantzia den, siemensetan neurtua.

Admitantzia (Y) inpedantziaren (Z) alderantzizkoa denez,

 

edo

 

non:

 
Z inpedantzia den, Ohmetan (Ω) neurtua.
R erresistentzia den, Ohmetan (Ω) neurtua.
X erreaktantzia den, Ohmetan (Ω) neurtua.

Oharra: suszeptantzia (B) admitantziaren zati irudikaria da.

Admitantziaren balioa hurrengoa da:

 

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Heaviside, Oliver. (1892). Electrical Papers, Volume 2. Macmillan and Co..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu