Susana Vera

Fotokazetari nafarra

Susana Vera (Iruñea, 1974) Nafarroako argazkilari-kazetaria da. 2020an argazkigintzako Pulitzer saria irabazi zuen lehen emakume espainiarra izan zen.[1]

Susana Vera
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Missouriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfotokazetaria
Enplegatzailea(k)Reuters
Jasotako sariak
widerimage.reuters.com…

Biografia aldatu

Ikasketak aldatu

Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta bere azken urtea Estatu Batuetan eman zuen Missouri-Columbiako Unibertsitatearekin egin zuen trukean.[2] Hasiera batean prentsa idatzian lan egitea zuen helburu, baina fotokazetaritzako hastapen ikastaro bat egiteko aukera sortu zitzaion, bereziki interesatu zitzaiona eta bere etorkizuna markatu zuena.[3]

Ibilbide profesionala aldatu

Zazpi urtez aritu zen Estatu Batuetan hainbat egunkaritan, esate baterako, Chicagoko Sun Publications astero eta North Carolinako News & Observer 2003an Espainiara itzuli aurretik.[4] Reuters- ekin hasi zen lanean Madrilen, eta bertan prentsako argazkigintza eta eguneroko agendaren estalduraz arduratu zen. 2019an Reuters-ek Hong Kong-era bidaiatzeko aukera eskaini zion hango istiluen berri emateko. 2020ko maiatzean jakinarazi zen Pulitzer Saria 11 profesionalek egindako Hong Kong-eko matxinadaren 20 argazki sortari eman zitzaiola: Tyrone Siu, Adnan Abidi, Ammar Awad, Anushree Fadnavis, Willy Kurniawan, Leah Millis, Athit Perawongmetha, Thomas Peter, Kai Pfaffenbach, Jorge Silva eta Susana Verari. [5][6] Azken orduko Albisteen Argazkien kategorian kokatu ziren, "Gobernuaren aurkako protesten tamaina harrapatzeagatik, Hong Kong-en hilabete askotan sortu ziren demokraziaren aldeko protestak". Sari honekin Susana Vera argazkilaritzako Pulitzer saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen.[7]

Saria aldatu

  • Pulitzer argazkilaritza irabazi zuen 2020ko maiatzean. Sari hori irabazi duen lehen emakumea espainiarra izateaz Verak adierazi zuen "Lehenengoa izateak ez dit askorik axola, emakume izateak pixka bat gehiago axola dit ", izan ere, "Azterlan askok adierazten dute portada gehienek izen maskulinoa daramatela oraindik ere, albiste handiak gizonek estaltzen dituztela, batez ere zuriek eta Europa eta Estatu Batuetakoek", beraz, "Harro egoteko modukoa da aitzindari talde horretako partaide izatea".[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La fotógrafa navarra Susana Vera, una de las ganadoras del Pulitzer» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  2. a b (Gaztelaniaz) EFE. «Susana Vera (Premio Pulitzer): "Ninguna imagen merece arriesgar la vida"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  3. «Susana Vera, primera fotógrafa española galardonada con un Pulitzer» MAS: Mujeres a seguir 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  4. (Gaztelaniaz) Documental, 13 Mar 2011 |; España; Navarra; Periodística; Pulitzer. (2011-03-13). «Susana Vera» Cada día un fotógrafo (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  5. (Gaztelaniaz) Arce, Fernando Luna. (2020-05-08). «Mis coberturas han sido un sueño: Jorge Silva, fotoperiodista ganador del Pulitzer • Forbes México» Forbes México (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  6. (Ingelesez) «Reuters wins Pulitzer Prize for Breaking News Photography; named finalist for International Reporting» MarketWatch (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).[Betiko hautsitako esteka]
  7. (Gaztelaniaz) Almodóvar (VIDEO), Luis de Vega, Luis. (2020-05-08). «¿Quién está detrás del primer Pulitzer a una fotógrafa española?» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).

Kanpo estekak aldatu