Surinamgo bandera
Surinamgo bandera
Erabilera
Proportzioa 2:3
Erabakia 1975
Koloreak
Berdea
Zuria
Gorria
Horia

Surinamgo bandera bost errenkadaz osatuta dago: berdea (zabalera bikoitzekoa), zuria, gorria (zabalera laukoitzekoa), zuria eta berdea (zabalera bikoitzekoa). Errenkada gorriaren erdian, bost puntako izar hori handi bat dago.

Guyana nederlandarraren (gaur egungo Surinam) bandera 1959–1975
Guyana neerlandarreko (gaur egungo Surinam) gobernadorearen bandera 1966–1975

1975ko Azaroaren 25an onartu zen bandera, Surinamren independentzia bereganatu zuen egunean bertan. Izarrak talde etniko guztien batasuna irudikatzen du; errenkada gorriak aurrerapena eta amodioa, berdeak itxaropena eta emankortasuna eta errenkada zuriak bakea eta justizia irudikatzen ditu.

Independentzia aurreko bandera, elipse batez loturiko bost koloretako izarrez osatuta zegoen. Izarrek Surinamgo populazioa osatzen duten talde etniko garrantzitsuenak irudikatzen dituzte: jatorrizko amerindiarrak, kolonizatzaile europarrak, plantazioetan lan egiteko esklabo bezala ekarritako afrikarrak eta esklabotzatik ihes egin zuten afrikarren ordez eraman zituzten hindu, japoniar eta txinatarrak. Elipseak talde hauen arteko harreman harmoniatsua irudikatzen du.



Banderak Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.