Summer Crossing Truman Capoteren lehen eleberria da, hemeretzi urte zituenean idatzitakoa, The New Yorker aldizkarian lanean hasi zen sasoikoa. 2005era arte ez zen argitara eman, eta bizi bitartean idazleak liburua idatzitakoan, emaitzarekin gustura ez, suntsitu zuela esana zuen behin baino gehiagotan. Itxura baten, 1940ko hamarkadan Capoteren pisua jagoten zuen pertsona lanaren eskuizkribuaz jabe egin eta gorde zuen; horren berri 2004an jakin zen.

Summer Crossing
Datuak
IdazleaTruman Capote (2005)
Argitaratze-data2005
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaSummer Crossing
ArgitaletxeaRandom House
Herrialdea AEB
Orrialdeak138
FormatuaAzal gogorra eta paper-azala
ISBN0-14-118858-8 (Penguin Books Paper-azalekoan) ISBN 0-14-118858-8 (Penguin Books Paper-azalekoan)
OCLC441129903

Testuak gerora Breakfast at Tiffany's eleberriko andrazko pertsonaiaren, Holly Golightlyren antzeko prototipoa agertzen du. Grady eta Clyderen arteko hartu-emana du kontakizun Capoteren lan honek, familia aberats bateko alaba eta kotxeak zaintzen dituen beharginaren arteko maitasun istorioa.

Kanpo estekak aldatu