Sugegorri Beltza[1] (jatorrizko ingelesez Blackadder) Richard Curtis, Rowan Atkinson eta Ben Eltonek sortutako satira historikozko telesail britainiarra da. Blackadder lau sailetan eta kapitulu berezi batzuetan banatuta dago, sail bakoitzak bere argumentu propioa duena.

Sugegorri Beltza
Jatorria
Sortzailea(k)Richard Curtis eta Rowan Atkinson
IzenburuaBlackadder
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Sasoi kopurua4
Atalak27
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko telesaila eta alternate history television series (en) Itzuli
Iraupena30 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Richard Curtis
Rowan Atkinson

Gidoigilea(k)Richard Curtis
Rowan Atkinson

Antzezlea(k)
Rowan Atkinson (Edmund Blackadder (en) Itzuli)
Tony Robinson (en) Itzuli
Tim McInnerny
Miranda Richardson
Stephen Fry
Hugh Laurie

[[Kategoria:Tony Robinson (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]



Ekoizpena
EkoizleaJohn Lloyd (en) Itzuli
[[Kategoria:John Lloyd (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Bestelako lanak
MusikagileaHoward Goodall (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea BBC One
Hasiera-data1983ko ekainaren 15a
Amaiera-data1989ko azaroaren 2a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIngalaterra

bbc.co.uk…
IMDB: tt0084988 Allocine: 879 TV.com: shows/blackadder Edit the value on Wikidata

Lehenengo saila Richard Curtis eta Rowan Atkinsonek idatzi zuten, besteak Curtis eta Ben Eltonek. Produktorea John Lloyd zen, eta protagonistak Edmund Blackadder, Rowan Atkinsonek antzeztua, eta Baldrick, Tony Robinsonek antzeztua, ziren.

Rowan Atkinsonek elkarrizketa batean esan zuen estres gutxiago aurkitu zuen proiektua dela.[2]

Euskal Herrian ETB 2 eta ETB 1 kateek gaztelania eta euskaraz eman zuten.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

« "Gizonak funtsezko hainbat gauzen alde borrokatu beharko luke: bere herrialdea, bere printzipioak, bere familia, bere lagunak... nik, pertsonalki, diruz beteriko kutxa bat eta frantziar porno ugariren alde borrokatuko nuke". »
Edmund Blackadder

Nahiz eta sail bakoitza aro ezberdin batean oinarrituta izan, denek Edmund Blackadderen zorion-zorigaitzak (azkenak, gehienetan) dute mamia. Edmund Blackadderrek, leinu ingeles bateko kideak, Historiako une garrantzitsuak bizi ditu. Antiheroi ziniko, berekoi eta zorrotza, nihilista eta moral gabekoa da, eta Baldrick morroia haren jarraitzaile bakarra da, historiaren garai bakoitzean behe mailako jendea eta morroien irudikapena.

Bitartean, Blackadderrek pairatu behar du inguruko nobleteria: lehenengo bi sailetan Lord Percy Percy (Tim McInnernyk antzeztua), hirugarrenean George Galesko Printzea eta laugarrenean George tenientea (azken biak Hugh Lauriek antzeztuak).

Argumentua 1485ean hasi eta 1917an bukatzen da (kapitulu berezi bat 1999ko gabonzaharrean giroturik badago ere).

Pertsonaiak aldatu

Kapitulu zerrenda aldatu

Batzuek diote 1982an ereduzko kapitulua egin zutela, Rowan Atkinsonek baztertuak.

I. Saila: The Black Adder (1983) aldatu

Erdi Aroko Ingalaterrako Gerra Zibilean girotua, 1485 inguruan hasten da, Garai Ilunaren urterik latzenean. Edmund Blackadder (Rowan Atkinson), Edinburgheko dukeak, abentura eta gorabehera zital nahiz dibertigarriak biziko ditu.

Hona hemen kapituluak:

  • The Fortelling
  • Born to be king
  • The Archbishop
  • The Queen of Spain's Beard
  • Witchsmeller Pursuivant
  • The Black Seal

II. Saila: Blackadder II (1986) aldatu

1558-1603 garaian, Elisabet I.a Ingalaterrakoaren erreinaldian girotua. Blackadder leinuaren gene "bereziak" Lord Edmund (Rowan Atkinson) jauntxora igaro dira. Bere helburu bakarra egunetik egunera erotuagoa dagoen Bess erreginaren (Miranda Richardson) grazia eta mesedea lortzeko herrialdean barna bere buru handia eta bizar eskasia erakustea izango da.

Hona hemen kapituluak:

  • Bells
  • Head
  • Potato
  • Money
  • Beer
  • Chains

III. Saila: Blackadder the Third (1987) aldatu

1768-1815 garaian, Frantziako Iraultza eta Napoleondar gerretan girotua. Erresuma Batuan eta Britainiar Inperioan oparotasuna, aberastasuna, boterea eta aurkikuntza dira nagusi... baina ez Edmund Blackadderrentzat (Rowan Atkinson), bera erabateko behar eta txirotasun egoeran baitago, bere familiaren dirutzak gainbehera izan baitu. Orain, Edmund morroia Printze Erregegai (Hugh Laurie) ergel "motzaren" zaldun nahiz maiordomoa izatera beharturik dago.

Hona hemen kapituluak:

  • Dish and Dishonesty
  • Ink and Incapability
  • Nob and Nobility
  • Sense and Senility
  • Amy and Amiability
  • Duel and Duality

1988an, kapitulu berezi bi egin zituzten:

IV. Saila: Blackadder Goes Forth (1989) aldatu

Lehenengo Mundu Gerran kokatuta. 1917. urtea, bapatean, Blackadder kapitaina (Rowan Atkinson) gudulekuko lubakietan dago eta jende guztia berau hil nahiz dabilela jabetuko da.

Hona hemen kapituluak:

  • Captain Cook
  • Corporal Punishment
  • Major Star
  • Private Plane
  • General Hospital
  • Goodbyeee...

1999ko abenduaren 31n beste kapitulu berezi bat egin zuten: Blackadder: Back & Forth, momentu hartan kokatuta. Zurrumurruen arabera, Rowan Atkinson bostgarren saila edo film bat prestatzen ari da, baina oraingoz zurrumurruak baino ez dira.

Beste kapitulu bereziak: sketchak, antzerki eta irratirako eginak aldatu

Erresuma Batuan

  • Woman's Hour Invasion (1988)
  • The Shakespeare Sketch (1989)
  • Blackadder and the King's Birthday (1998)
  • Blackadder: The Army Years (2000)
  • The Royal Gardener (2002)
  • Jubilee Girl (2002)

Ameriketako Estatu Batuetan

  • 1775 (US series pilot) (1992)

Erreferentziak aldatu

  1. Sugegorri Beltza. Euskal-encodings.com
  2. (Ingelesez) Pingitore, Silvia. (2022-07-05). The shortest interview ever with Mr Bean star Rowan Atkinson. (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).

Kanpo estekak aldatu