Sugata Mitra (Kalkuta, India, 1952ko otsailaren 12a)[1] hezitzaileak Hezkuntza Teknologia irakasten du Newcastleko Unibertsitatean, Britainia Handian, Hezkuntza, Komunikazio eta Hizkuntza Zientzien Eskolan. Orobat, zientzialarien buru da NIIT erakundean, Indian sortutako elkarte anonimo bat, zeinak eskaintzen baititu prestakuntza Informazio teknologietan eta aholkularitza zerbitzuak.[2] Ezaguna da munduan Hole in the Wall / Zuloa horman esperimentuagatik, zeinaren bidez 1999an ordenagailu bat jarri zuen Kaljaki auzoko horma batean, New Delhin, bertako haurrek erabil zezaten. Esperimentuak frogatu nahi zuen haurrek erraz ikas zezaketela ordenagailuak erabiltzen, prestakuntza formalik gabe. Sugata Mitrak deitu zion ikasteko modu honi Minimally Invasive Education (MIE) edo Inbasio Minimoko Hezkuntza. Harrezkero, esperimentua leku askotan errepikatu da. Hole in the Wall esperimentuak 23 kiosko baino gehiago ditu nekazari giroko Indian. 2004an Kanbodian ere erabili zen.

Sugata Mitra

Bizitza
JaiotzaKalkuta1952ko otsailaren 12a (72 urte)
Herrialdea India
BizilekuaNewcastle upon Tyne
Hezkuntza
HeziketaIndian Institute of Technology Delhi (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, katedraduna, idazlea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Newcastle University (en) Itzuli
Jasotako sariak

hole-in-the-wall.com
Twitter: Sugatam TED: sugata_mitra Edit the value on Wikidata

Mitrak parte hartu zuen UNESCOren E-Learning Katedraren V. Nazioarteko Mintegian Universitat Oberta de Catalunyan.

2013an Mitra irakasleak TED saria irabazi zuen Teknologian, Entretenimenduan eta Diseinua[3]n, eta diru horrekin hainbat kiosko eraiki zituen, Indian batez ere, bere esperimentuak zabaltzeko.

Hastapenak zientzietan aldatu

Mitra Inbasio Minimoko Hezkuntzaren aldekoa da (ingelesez, MIE). Doktorea da Fisikan, eta 2005ean 25 asmakizun baino gehiago zituen Zientzia kognitiboan. Doktoretza Egoera Solidoaren Fisikan egin zuen IIT erakundean, Delhin, eta, ondoren, ikertzen segitu zuen Energia biltegiratzeko sistemak IITn bertan eta Vienako Unibertsitate Teknikoan, Austrian. Emaitza izan zen diseinu berria zink-kloroko baterietan, orain armadan erabia. li[4]a.

80. hamarkadan sare konputazionalekiko zaletasunak bideratu zuen inprimatze-sistema berrietara. 1984an ezarri zuen egunkarien lehen argitaratze-sistema Indian sare lokal batean oinarritua. Autoedizioa ere landu zuen. Ordukoan asmatu zuen LAN sarean egindako datu-base bat, eta sortu zuen “Orrialde horien” industria Indian eta Bangladeshen.

Hezkuntza eta Zientzia kognitiboak aldatu

Gizakiaren adimenean zuen interesak eraman zuen ikaskuntza eta memoria aztertzera, eta lehenetarikoa izan zen demostratzen sare neural simulatuek lagun zezaketela dezifratzen Alzheimer gaixotasunaren mekanismoak.

NIIT konpainian ziharduela, sortu zituen lehen curriculuma eta pedagogia erakunde horrentzat. Halaber, urteak igaro zituen ikertzen ikasteko estiloak, ikasteko aparailuak (horietako asko gaur egun patentatuak), hedabide multimediak eta ikasteko metodoak. 1970. hamarkada ezkero, Mitraren argitalpenei eta lanei esker milioika indiarrek jaso dute prestakuntza, horietako asko munduko haurrik pobreenetakoak. Bere aurreko lanak gorena iritsi zuen alfabetatze goiztiarrean eta Zuloa Horman esperimentuan.

TED hitzaldiak aldatu

 
Galderei erantzuten, TED saria irabazi ondoren

2013ko maiatzaren 3an, Mitrak TED erakundean egindako hitzaldia, “Build a School in the Cloud / Eraiki eskola bat Hodeian”, NPR irratian eman zen, AEBetako irrati publikoan. Bertan Mitrak azaldu zuen Zuloa Horman esperimentua. Defendatu zuen Indiako auzo pobreetako haurrak, asko sekula ordenagailu bat ikusi gabeak, gai direla elkarri irakasteko denetariko gaiak (“DNAren erreplikazioa”, adibidez), uzten zaienean ordenagailu baten aurrean, ezein irakasleren beharrik gabe. Mitraren iritziz, horrek ekarriko luke “ikaskuntza geldiezina”, “mundu mailako hodeia” erabilita, eta hor haurrek jakintza eta baliabideak parteka litzakete, autoikaskuntza bultzatuta. Hori guztia helduek gainbegiratu gabe.

Zuloa Horman aldatu

1999an Mitrak Hole in the Wall esperimentua zuzendu zuen, aztertzeko haurrek nola ikasten duten. Orduko hartan, ordenagailu bat jarri zuen kiosko batean, Kalkaji auzoko horma batean, Delhin, eta baimena eman zien bertako haurrei, ordenagailua nahieran erabiltzeko[5] . Esperimentuak frogatu nahi zuen haurrek ikas zezaketela ordenagailuetatik, bat ere prestakuntza formalik gabe. Mitrak deitu zion horri Minimally Invasive Education / Inbasio Minimoko Hezkuntza. Harrezkero, esperimentua behin eta berriro errepikatu da. Indian 23 kioskotan, nekazari giroko eremuetan. 2004an esperimentua Kanbodiara eraman e n.

Lan horrek erakutsi zuen haur taldeek, kontuan hartu gabe nortzuk diren edo non dauden, gai direla bere kasa ikasteko nola erabili ordenagailuak eta Internet, eremu publikoak baliatuta, hala nola errepideak eta jolastokiak, baita ingeles hizkuntza jakin gabe ere. [6] Mitraren argitalpenak Dewang Mehta Award saria jaso zuen 2005ean, epaimahai batek jo baitzuen urte hartako sarbide irekiko argitalpenik onena munduan informazioaren teknologietan.

Zuloa Horman esperimentuak inspiratu zuen Vikas Swarup indiar diplomatikoa bere lehen nobela idaztera, Q & A, zeina geroago bihurtu baitzen Slumdog Millionaire filma. [7]

Iritziak eta kritikak aldatu

Mitra kritikatu dutenek zalantzan jarri dute ordenagailuak herrietan uzteak ekarri ote duen irabazirik matematiketan eta beste trebetasunetan. Michael Trucanoren iritziz, ez da horren ebidentziarik aurkitu. [8] Beste batzuek uste dute horren atzean dagoela irudikeria bat, alegia, “bota hardwarea eskoletan, eta itxaron miraria noiz gertatzen den”. [9]

Donald Clark, bestalde, Britainia Handiko hezkuntza-ikertzaileak aurkitu du horrelako probaleku baten patua izaten dela gehiegikeria eta abandonua, non eta ez dagoen santutegi batean edo eskola batean. Are gehiago, Clark-ek aurkitu zuen horrelakoetan mutiko zaharrenek kontrolatzen dituztela ordenagailuak, neskatilak eta ikasle gazteak baztertuta, eta erabiltzen dituztela entretenimendurako batez ere, ez hezkuntzarako. [10]

Wired aldizkariaren artikulu batek, bestalde, jakinarazi zuen 12 urteko neskatila batek —Paloma Loyola Bueno—, berau Mexikoko auzo pobre batekoa, egin zuela matematika-azterketarik onena Mexiko osoan, bere irakasle batek, Sergio Juarez Correa, inplementatu ondoren bere eskolan Mitraren metodoa. Halaber, artikuluak iradoki zuen neskatilaren ikasgelan bikaintasuna matematiketan pasatu zela 0tik 63ra, eta nota txarrak jausi zirela %45etik %7ra. [11]

Erreferentziak aldatu

  1. «Sugatam - SM-Resume» sugatam.wikispaces.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  2. «Faculty, Sugata Mitra - NIIT University» www.niituniversity.in (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  3. (Ingelesez) Wakefield, Jane. (2013-02-28). «UK educationalist wins TED prize» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  4. (Ingelesez) «A design for zincchlorine batteries» Journal of Power Sources 8 (4): 359–367. 1982-11-01  doi:10.1016/0378-7753(82)85003-9. ISSN 0378-7753. (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  5. «Hole-in-the-Wall - Beginnings» www.hole-in-the-wall.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  6. H., Diamandis, Peter. (2012). Abundance : the future is better than you think. (1st Free Press hardcover ed. argitaraldia) Free Press ISBN 9781451614213. PMC 741542469..
  7. (Ingelesez) Tobin, Lucy. (2009-03-03). «Professor Sugata Mitra, the academic behind Slumdog's success» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  8. (Ingelesez) Trucano, Michael. (2012-03-23). «Evaluating One Laptop Per Child (OLPC) in Peru» Edutech (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  9. (Ingelesez) «No End to Magical Thinking When It Comes to High-Tech Schooling» Larry Cuban on School Reform and Classroom Practice 2013-03-18 (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  10. (Ingelesez) Donald Clark Plan B. (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  11. (Ingelesez) Davis, Joshua. «A Radical Way of Unleashing a Generation of Geniuses» WIRED (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).

Kanpo loturak aldatu