Substantzia arriskutsuei buruzko 67/548/EEC zuzentaraua

Substantzia arriskutsuei buruzko 67/548/EEC zuzentaraua[1](zuzendu ostean) segurtasun kimikoari buruzko Europar Batasunaren legeen artean garrantzitsuenetariko bat da. 1957ko Erromako itunaren 100. artikuluaren eraginpean egin zen (94. artikulua bateratutako bertsioan)[2]. Hitzarmenez, Europako Ekonomia-Eremuan ere aplikagarria da,[3] eta zuzentaraua betetzeak ziurtatzen du hari dagozkion Suitzako legeak betetzea. [4]

Europar Batasuna
{{{title}}}
(Testu garrantzitsua EEArentzat)
Egilea Kontseilua
Oinarritutako legedia Art. 100 (EEC)
EBAOren erreferentzia L196, 16.8.1967, pp. 1–98
EEAko hitzarmena Chap. XV of Annex II
Historia
Egina 1967ko ekainaren 27
Indarrean 1967ko ekainaren 29
Inplementatua 1970eko urtarrilaren 1
Prestaketa testuak
ELren iritzia OJ 209, 11.12.1965, pp. 3133–40
Legedi osagarria
-k zuzendua External list
-k ordeztua Reg. (EC) No 1272/2008
(2015eko ekainaren 1)
Egoera: Indarrean

Irismena aldatu

Zuzentaraua Europar Batasunan “merkaturatutako” konposatu eta nahasketa (prestakin) kimikoentzat da, beraz zuzenean ez da erabiltzen ikerketarako espresuki sortutako substantzientzat. Prestakinei buruzko arau gehigarriak Prestakin arriskutsuei buruzko 1999/45/EC zuzentarauan:[5] daude. Bertan agertzen diren arauak eta Substantzia arriskutsuei buruzko 67/548/EEC zuzentarauarenak berdintsuak dira.[6] Zuzentaraua ez da erabilgarri hurrengo substantzia eta prestakin motekin (1. artikulua):

Zuzentaraua ez da erabiltzen substantzia edo prestakin arriskutsuen garraiotarako.

Materia arriskutsuen sailkapena aldatu

Zuzentarauaren 2. artikuluak zerrendatzen ditu arriskutsutzat hartzen diren substantzia edo prestakin klaseak. Sail horietako batzuk, baina ez guztiak, arrisku kimikoaren ikur eta/edo kode batekin lotuta daude.

Klase hauetako batean edo gehiagotan sailkatzen diren substantzia edo prestakinak sarritan eguneratzen den zuzentarauaren I anexoan zerrendatzen dira. Osasun eta bezeroen babeserako institutuak mantentzen du I. anexoan zerrendatutako substantzien datu-base publiko bat.

Arrisku ikurrak aldatu

Arrisku ikurrak zuzentarauaren II. anexoan zehazten dira. Zerrenda bat, Europar Batasuneko beste hizkuntzetarako itzulpenekin, 2001/59/EC zuzentarauan aurkitu daiteke.[7]

Araututako esaldiak aldatu

Araututako esaldiak zuzentarauaren III. eta IV. anexoetan zehazten dira. III anexoak zehazten ditu Substantzia eta prestakin arriskutsuei egotzitako arrisku berezien izaerei dagozkien esaldiak, maiz R-esaldiak izenaz aipatuak. IV. anexoak zehazten ditu Substantzia eta prestakin arriskutsuei buruzko segurtasun aholkuei dagozkien esaldiak, sarritan S-esaldiak izenaz aipatuak.

Dagozkien araututako esaldiak agertu behar dira produktuen bilgarri eta etiketetan eta euren segurtasun datu-orrian. I. anexoak zehazten ditu bertan zerrendatuta dauden substantzia guztiekin erabili behar diren araututako esaldiak: nahitaez erabili behar dira.

Araututako esaldien zerrendak 2001ean eguneratu ziren azken aldiz, eta 2001/59/EC zuzentarauan agertzen da zerrenda bateratu bat, Europar Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan.[7]

Paketatzeko betebeharrak aldatu

(22 artikulua)

Etiketatze betebeharrak aldatu

(23-25 artikuluak) Orokorrean, substantzia edo prestakin arriskutsu baten bilgarriko etiketak argi adierazi behar du hurrengo puntuak:

  • Substantziaren izena. I. anexoan zerrendatutako substantziekin, emandako izena bertan zerrendatutako bat izan behar da (Anexoan substantzia askorentzat sinonimo bat baino gehiago agertzen da); gainerako kasutan, izena "nazioartean onartua" izan beharko litzateke)
  • Substantzia merkaturatu duen pertsona edo enpresaren izena (ekoizle, inportatzaile edo banatzailea), helbide osoa eta telefono zenbakia;
  • arrisku ikurra, egonez gero;
  • araututako esaldia, egonez gero; (salbuespen batzuk onartuta daude)
  • EINECS zenbakia edo haren baliokide bat;
  • I. anexoan zerrendatutako substantzien kasuan, EEC label hitzak.

Substantziaren segurtasun datuen orria aldatu

Zuzentarauaren 27. artikuluak behartzen die hornitzaileei materiaren segurtasun datuen orri bat ematera, paperez edo bide elektronikoz, substantzia edo prestakin arriskutsu baten lehenengo ematean edo lehenago. Hornitzailea erabiltzaileei ezagutu den informazio berri esanguratsua helaraztera ere behartuta dago. 2001/58/EC zuzentarauak substantzien segurtasun datuen orriak prestatzeko laguntza zehatza aurkezten du. [7]


Erreferentziak aldatu

  1. Titulu osoa: 1967ko ekainaren 27ko 67/548/EEC Kontseiluaren zuzentaraua, sustantzia arriskutsuen sailkapena, ontziratze eta etiketatzeari buruzko lege, arauketa eta arau administratiboei buruzkoa.
  2. Europako Batzordea. (2006-12-29). «European Union — Consolidated versions of the Treaty on European Union and the Treaty establishing the European Community» (pdf) Official Journal of the European Communities (C 321E): 1–331..
  3. Art. 23. artikulua eta II. anexoaren XV. kapitulua, Europako Ekonomia Eremuaren Ituna 1992-05-02an Oporton sinatua; 1994-01-01ean jarri zen indarrean.
  4. Suitzako federazioaren barne ministerioaren substantzien sailkatze eta etiketatzeari buruzko 2005eko ekainaren 28ko araudiaren 2.1 artikulua, (SR/RS 813.112.12-ren testua Frantsesez, Alemanez, Italieraz). Ikus ere Suitzako Federazioaren produktu kimikoei buruzko legea (SR/RS 813.1-ren testua:Frantsesez, Alemanez, Italieraz) eta Suitzako Federazioaren produktu kimikoei buruzko arauak (SR/RS 813.11-ren testua: Frantsesez, Germanieraz, Italieraz).
  5. Europar parlamentu eta kontseiluaren Europar Batasuneko estatuen prestakin arriskutsuen sailkatze, paketatze eta etiketatze buruzko lege eta arauen urreratzeari buruzko1999/45/EC zuzentaraua., 1999ko maiatzaren 31ekoa. OJEC L200, 30.7.1999, pp. 1–68.
  6. Europar Batasunaren Justizia Epaitegiak 1985ean ebatzi zuen 67/548/EEC zuzentaraua substantziekin bakarrik erabili ahal dela, ez prestakinekin: Epaiketa penal Giacomo Caldana-ren aurka (187/84 kasua– 177. artikulua (EEC) referral by the Pretore di Torino). 26.9.1985eko epaia. Europar Justizia Epaitegiaren txostenak [1985] 3013.
  7. a b c 2001eko abuztuaren 6ko Komisioaren 2001/59/EC zuzentaraua egokitzeko 28.ez aurrerapen teknikoari Kontseiluaren substantzia arriskutsuen sailkatze, paketatze eta etiketatze buruzko lege eta arauen urreratzeari buruzko 67/548/EEC zuzentaraua. OJEC L225, 21.8.2001, pp. 1–333.

Kanpoko erreferentziak aldatu

  • Helbide honetatik lortu ahal da Substantzia arriskutsuei buruzko zuzentarauaren bertsio bateratu ez ofizial bat (2008ko abuztukoa)

Kanpo estekak aldatu