Streptococcus thermophilus

Streptococcus termophilus» orritik birbideratua)

Streptococcus thermophilus bakterio Gram positiboa da, estreptokokoen viridans taldean sailkatzen dena. Ez da patogenoa.

Streptococcus thermophilus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaBacilli
OrdenaLactobacillales
FamiliaStreptococcaceae
GeneroaStreptococcus
Espeziea Streptococcus thermophilus
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Katalasa eta oxidasa probak negatiboak dira bakterio honentzat, Streptococcus guztiekin bezala. Ez da mugikorra eta ez ditu endosporak sortzen. Termofiloa da, bere izenak iradokitzen duen bezala (bere tenperatura onena hazteko 43 °Ckoa izanik).

Bakterio hau ohikoa da hartzitutako esnekietan, eta jogurtaren ekoizpenean asko erabiltzen da, Lactobacillus bulgaricus-ekin batera. Jogurtaz gain, hainbat gazta motatan ere badago (gazta horien heltze prozesuan parte hartzen baitu).

Probiotiko naturala da, eta probiotiko guztien antzera osasun-onurak dakartza.[1]

Beste estreptokoko askok bezala esnearen laktosa hartzitzen du azido laktikoa sortuz.

Erreferentziak aldatu

  1. Taylor, John R. and Mitchell, Deborah. The Wonder of Probiotics. New York, NY: St. Martin’s Press, 2007.

Kanpo estekak aldatu