Straße des 17. Juni (euskaraz: «Ekainaren 17a kalea») Berlingo erdialdeko Mitte barrutiko kale nagusi bat da. Unter den Linden kalearen mendebalderanzko jarraipen bat da, ekialdetik mendebaldera doa Tiergartenetik, hiriaren erdialdeko mendebaldetik parke batean zehar. Muturrean, ekialdean, Brandeburgoko Atea dago, eta, mendebaldean, Ernst-Reuter-Platz plaza, Charlottenburgen. Kale honetan, erdi bidean, Garaipenaren Zutabea dago. Sobietar gerraren omenezko monumentua 1945ean, eta kalean zehar, Garaipenaren Zutabea eta Brandeburgoko atearen artean dagoen egitura nagusi bakarra da.

Straße des 17. Juni
Straße des 17. Juni
Bundesstraße 2
Bundesstraße 5
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Koordenatuak52°30′51″N 13°21′02″E / 52.514166666667°N 13.350555555556°E / 52.514166666667; 13.350555555556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1697
Izenaren jatorria1953ko Ekialdeko Alemaniako matxinada
Dimentsioak3.580 (luzera) m

Bigarren Mundu Gerra baino lehen, kalea, Charlottenburger Chaussee deitua izan zen, hiritik Charlottenburgera doalako. Bide batean egina izan zen 1799an, eta, XIX. mendean Berlinek izan zuen hazkuntza azkarraren ondorioz, handiago egin zen, bertara aldirietatik sartzen ziren kaleengatik. Alemania Naziaren garaian Ost-West Achse edo Ekialde-Mendebalde Ardatzaren zati egin zen, alderdi naziaren banderekin lerrokatutako garaipenaren etorbide bat. Bigarren Mundu Gerrako azken asteetan, Berlingo guduan, hiriko aireportuak erabili ezin zirenean, kalea, hegazkinek lur hartzeko erabili zen.

1953an, kalea Straße des 17. Juni deitua izan zen, 1953ko ekainak 17an ekialdeko berlindarren altxamendua ospatzeko. Gaur egun, kalea, aisialdi gune ezagun bat da, eta Berlingo Maratoiaren abiapuntua da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Alemaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.