Stora Sjöfallet Parke Nazionala

Stora Sjöfallet Parke Nazionala (suedieraz: Stora Sjöfallet nationalpark), Suedia iparraldeko parke nazional bat da, Gällivare eta Jokkmokk udalerrien artean dagoena, Norrbottengo konderrian. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Laponiako eskualdearen barnean dago.

Stora Sjöfallet Parke Nazionala

Kokalekua Suedia
Azalera1.278 km²
Sorrera1909

Geografia aldatu

Suediako hirugarren Parke Nazional handiena da. Zirkulu polar artikoaren gainetik 20 kilometrotara kokaturik dago, Lule ibaiaren laku sistemak hartzen dituelarik. Norvegiarekin muga ere egiten du.

Áhkká mendiaren (2.015m) oinean kokaturik dago Parkea. Mendiari "Laponiako erregina" edo "Nils Holgersson-en mendia" ezizenak eman zaizkio. Glaziarra badu baina negutegi efektuaren ondorioz urtero 10 metro txikitzen da.

Flora aldatu

Lurzoru gutxiko eremua izanik landaretza baxua aurkitzen da, bai eta liken ugari ere. 200 landare espezie inguru deskribatu dira parkean.

Hegaztien 125 espezie agertzen dira.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu


67°29′N 18°21′E / 67.483°N 18.350°E / 67.483; 18.350