Stillson giltza giltza erregulagarri bat da, ohiko giltzekin estutu edo lasatu ezin diren piezekin lan egiteko erabili ohi dena. 1869ko urriaren 12an patentatu zuen Daniel Chapman Stillson-ek, 95744 zenbakiarekin.

Stillson giltza.
Neurri ezberdineko Stillson giltza pare bat (neurriak hazbetetan dituzte).

Giltza honek ahoaren neurria egokitzeko gaitasun handia du. Giltzaren gorputzak eta aho mugikorrak kremailera bat dute, eta haridun eraztun baten bidez elkarren arteko distantzia doitzea posible da. Haridun eraztuna biratzean kremailerak mugiarazten ditu, ahoen arteko distantzia aldatuz. Giltza horietako gehienek bi malguki dituzte, doitu ondoren ahoak estutze indarra egin dezan.

Horrez gain, Stillson giltzaren ahoak zerradunak dira, mugiarazi behar duten pieza tinko atxikitzeko. Horrek erraminta egokia bihurtzen du higaturiko azkoin eta torlojuak biratzeko, baita gainazal laua duten piezak biraarazteko ere (hodiak, adibidez).

Kanpo estekak aldatu