Stefan Zweig Etxea 2006an Brasilgo Petrópolisen (Rio de Janeiroko estatua)n sortutako elkarte pribatua eta museoa da. Stefan Zweig idazlea (1881-1942) bere azken urteak bertan bizi izan zen.[1]

Stefan Zweig Etxea
Kokapena
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Rio de Janeiroko estatua
Brasilgo udalerriaRio de Janeiro
Koordenatuak22°31′14″S 43°11′19″W / 22.520504°S 43.188727°W / -22.520504; -43.188727
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2006
Erabileramuseoa
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Etxea Stefan Zweig Etxea Elkarteak erosi zuen. Helburua idazleari eskainitako museoa irekitzea bazen, ez zuten beste artisten eta intelektualen oroimenak eta lanak biltzeari ixten. Bigarren Mundu Gerrarekin bat asko izan ziren, nazismotik ihesiz, Brasilera ihes egin zuten artistak eta zientzialariak eta horiek ere elkartearen helburua dira.

Elkartearen presidentea Alberto Dines kazetari brasildarra da. Dines Zweig biografia landu du. Haren lana Austriaren eskertza jaso du eta 2006an Austrian Holocaust Memorial Award (AHMA) saria eman zioten. Halaber, 2008tik Austriak boluntarioak bidaltzen ditu museoaren lanetan laguntzeko.

Egitura aldatu

Lehen unetik kultur-gunea sortu nahi izan zuten. Horretarako jabegoan beste bi bungalow eraiki zituzten. Bungalow horietan mota askotako aktibitateak burutzen dira: irakurketak, erakusketak, aurkezpenak, guztia Stefan Zweig eta nazismotik ihes egin zuten intelektualen inguruan. Museoarekin batera, bestetik, bideoteka, fototeka eta hitzaldi aretoa daude.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu