Stackelberg konkurrentzia

Ekonomian, Stackelberg konkurrentzia oligopolioak aztertzeko eredu bat da, non merkatuan baden liderra den enpresa bat, besteak (jarraitzaileak) baino lehenago erabakia hartzen duena. Beste enpresek liderrak erabakitakoaren arabera hartzen dute bere erabakia. Hipotesi horiekin, Stackelberg ereduan Cournoten konkurrentzian baino ekoizpen handiagoa eta prezio txikiagoa suertatzen direla frogatzen da.

Stackelberg duopolioa aldatu

Hipotesiak aldatu

Ereduaren hipotesiak hauek dira, besteak beste:

  • bi enpresek produktu homogeneo bat eskaintzen dute;
  • bi enpresek ekoiztutako kopuruari buruz egiten dute lehia, prezio berdinarekin eskainiko dutena;
  • bi enpresek merkatu-boterea dute, hau da, bere ekoizpen-erabakiek eragina izango dute merkatuko prezioan;
  • ezagunak dira eskaria eta bi enpresen kostu-funtzioak;
  • enpresek arrazionaltasunez erabakitzen dute;
  • enpresa bakoitzak finkotzat hartzen du beste enpresaren ekoizpena eta horren arabera hartzen du bere erabakia.
  •  , lehen enpresaren ekoizpena;
  •  , bigarren enpresaren ekoizpena;
  •  , merkatuko ekoizpena;
  •  , lehen enpresaren kostu-funtzio lineala;
  •  , bigarren enpresaren kostu-funtzio lineala;
  •  , merkatuko eskari kostu-funtzio lineala.

Jarraitzailearen erreakzio funtzioa aldatu

Jarraitzaileak  liderraren erabakia jakinda erabakitzen du:

 
 

Liderraren erabaki hobezina aldatu

Jarraitzailearen erabakia zein izango den jakinda, liderrak honela erabaki behar du:

 

Enpresa liderrak bere mozkina maximotzen duen   kalkulatzeko,   buruz deribatu, 0 balioarekin berdindu eta   balio hobezina bakandu behar da:

 

Jarraitzailearen erabaki hobezina aldatu

Liderraren balio hobezina jarraitzailearen erreakzio funtzioan ordeztuz, bere balio hobezina eskuratzen da:

 

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.