Split-Dalmazia eskualdea

Split-Dalmazia eskualdea (kroazieraz Splitsko-dalmatinska županija) Kroaziako eskualde edo konderria da. 455.242 biztanle zituen (2011). Split da eskualdeko hiriburua.

Split-Dalmazia eskualdea
Splitsko-dalmatinska županija
 Kroazia
Administrazioa
Estatua Kroazia
Izen ofizialaSplitsko-dalmatinska županija
ISO 3166-2HR-17
HiriburuaSplit
Geografia
Koordenatuak43°10′00″N 16°30′00″E / 43.166666666667°N 16.5°E / 43.166666666667; 16.5
Azalera4,534 km²
MugakideakŠibenik-Knin eskualdea, Dubrovnik-Neretva eskualdea eta Bosnia-Herzegovina
Demografia
Dentsitatea102,26 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiriak
Udalerriak
16
39
www.dalmacija.hr

Etimologia aldatu

Dalmaziari k.a. X mendean bertan bizi ziren dalmatae leinu iliriarrak eman zion izena.

Geografia aldatu

4.534 km²ko azalera du eta hiru eremu hartzen ditu bere baitan:

  • mendialde karstikoa (Dalmatinska zagora): Dinariar Alpeetan, hiri nagusia Sinj da, 11.500 biztanle dituelarik.
  • kostaldea (Cetina eta Biokovo): Split, Trogir, Omiš eta Makarska herriak. Bertan bizi da jendearen gehiengoa.
  • irlak: Nagusiak Hvar, Brač eta Vis, baina badaude beste asko ere.

Banaketa administratiboa aldatu

Split-Dalmazia konderria 16 hiri eta 39 udalerrik osatzen dute.

Kanpo estekak aldatu