Spaceballs (euskaraz Espazio-bolak) 1987ko Mel Brooks estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktoreak zuzendu, ekoiztu, idatzi eta antzeztutako zientzia-fikziozko komedia film bat da. Berak, John Candy, Rick Moranis, Bill Pullman, Daphne Zuniga, Dick Van Patten, George Wyner eta Joan Rivers aktoreek antzeztu zuten.

Spaceballs
Jatorria
Argitaratze-data1987
IzenburuaSpaceballs
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoascience fiction comedy (en) Itzuli, abenturazko filma, parodiazko filma, zientzia-fikziozko filma eta film komikoa
Iraupena96 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
Honen eragina jaso duStar Wars
Grabazio lekua(k)Kalifornia, Neuschwanstein eta Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mel Brooks
Gidoigilea(k)Mel Brooks
Ronny Graham
Thomas Meehan


Antzezlea(k)
Bill Pullman (Lone Starr (en) Itzuli)
John Candy (Barf (en) Itzuli)
Rick Moranis (Dark Helmet (en) Itzuli)
Daphne Zuniga (Vespa (en) Itzuli)
Dick Van Patten (en) Itzuli
Joan Rivers
Mel Brooks (Skroob (en) Itzuli, Yogurt (en) Itzuli)
Jim J. Bullock (en) Itzuli
Bubba Smith
Dom DeLuise
Michael Winslow (en) Itzuli
John Hurt
Tim Russ
Brenda Strong
George Wyner
Leslie Bevis
Lorene Yarnell
Sal Viscuso
Ronny Graham
Dey Young
Arturo Gil




[[Kategoria:Dick Van Patten (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Jim J. Bullock (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Michael Winslow (en) Itzuli antzeztutako filmak]]









Ekoizpena
EkoizleaMel Brooks
Ezra Swerdlow

Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
EdizioaConrad Buff IV (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMel Brooks
John Morris
Argazki-zuzendariaNick McLean
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSpaceball City (en) Itzuli, Druidia (en) Itzuli, Vega (en) Itzuli eta Spaceball One (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaSpaceballs universe (en) Itzuli
Argumentu nagusiabizi estralurtarra

IMDB: tt0094012 Filmaffinity: 290779 Allocine: 2735 Rottentomatoes: m/spaceballs Mojo: spaceballs Allmovie: v45901 TCM: 17777 Metacritic: movie/spaceballs TV.com: movies/spaceballs Netlix: 986823Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

George Lucasen Star Wars filmeen parodia argia da: Kasko Beltz (Darth Vader), Lone Starr (Luke Skywalker/Han Solo), Barf (Chewbacca), Vespa printzesa (Leia Organa printzesa), Dot Matrix (C3-PO/R2-D2), Maisu Yogurt (Obi-Wan Kenobi) eta Skroob presidentea (Moff Tarkin gobernadorea).

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Druida planetako Roland erregeak (Dick Van Patten) bere alaba Vespa printzesa (Daphne Zuniga) topatu dezaten, Lone Starr (Bill Pullman) eta erdi gizon erdi txakurra den Barf (John Candy) morroia kontratatu ditu, espazioko bi heroi izkuaitz eta ezjakinak. Vespa printzesa Valium printzearekin ez ezkontzeko Dot Matrix robotarekin (Joan Rivers / Lorene Yarnell) ihes egin baitu. Bere ihesaldian, Lord Kasko Beltzen (Rick Moranis) espaziontziak Vespa printzesa atzeman du. Lord Kasko Beltzek Spaceball planetako Skroob presidentearentzat (Mel Brooks) lan egiten du.

Gaiztoak eta ergel hutsak izanik, Spaceballdarrek euren planetako atmosfera xahutu eta guztiz desagertuarazi dute. Hortaz, Druida planetako atmosfera lapurtu nahi dute, horretarako Vespa printzesa bahituaz Druidako agintariei presioa sartzeko baliatuko dira.

Lone Starrek printzesa salbatu eta Spaceballdar maltzurrekin amaitu beharko du, bidean Maisu Yogurtek (Mel Brooks) "Zortea" erabiltzen irakatsiko dio.

Aktoreak aldatu

Soinu banda aldatu

  1. "Spaceballs Main Title Theme" – John Morris
  2. "My Heart Has a Mind of Its Own" – Jeffrey Osborne eta Kim Carnes
  3. "Heartstrings" – Berlin
  4. "Spaceballs Love Theme" (Instrumental) – John Morris
  5. "The Winnebago Crashes"/"The Spaceballs Build Mega-Maid" – John Morris
  6. "Spaceballs" – The Spinners
  7. "Hot Together" – The Pointer Sisters
  8. "Good Enough" – Van Halen
  9. "Wanna Be Loved by You" – Ladyfire
  10. "Raise Your Hands" (ezkutuko abestia) – Bon Jovi

Kanpo estekak aldatu