Space Cowboys
Space Cowboys (euskaraz Espazioko Cowboyak) 2000ko Clint Eastwood estaubatuar zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendu, ekoiztu eta antzeztutako abentura komedia filma bat da. Clint Eastwood, Tommy Lee Jones, Donald Sutherland, James Garner, Marcia Gay Harden, William Devane, Loren Dean, Courtney B. Vance eta James Cromwell aktoreek antzeztu zuten.
2000ko Soinu edizio onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua aldatu
AEBtako Aire Armadako lau pilotu beterano eta erretiratuei (Clint Eastwood, Tommy Lee Jones, Donald Sutherland eta James Garner) NASAko astronauta izan espazioan bidaiatzeko haien betiko ametsa egi bilakatzeko aukera eman zaie, nahiz eta horretarako berrogei urte itxaron behar izan. Heuren misioa bere orbitatik atera den errusiar komunikazio satelite bat konpontzea izango da, honela Lurrera eror ez dadin. Aipatutako satelitea Frank Corvinek (James Cromwell) diseinatu zuen, hain zuzen ere, laukotearen misioaren zuzendaria denak. Entrenamendu zorrotz, eta maiz barregarri, baten ondoren, astronauta beteranoek espazioan uste baina oztopo gehiago topatuko dituzte.
Aktoreak aldatu
- Clint Eastwood: Frank Corvin kolonela, Ph.D., USAF (erretiratua)
- Tommy Lee Jones: William "Hawk" Hawkins kolonela, USAF (erretiratua)
- Donald Sutherland: Jerry O'Neill kapitaina, USAF (erretiratua)
- James Garner: "Tank" Sullivan Erreberendoa kapitaina, USAF (erretiratua)
- James Cromwell: Bob Gerson
- Marcia Gay Harden: Sara Holland
- William Devane: Eugene "Gene" Davis
- Loren Dean: Ethan Glance
- Courtney B. Vance: Roger Hines
- Rade Šerbedžija: Vostow jenerala
- Barbara Babcock: Barbara Corvin andrea
- Blair Brown: Anne Caruthers doktorea
- Jay Leno: bere burua antzeztuz
- Toby Stephens: 1958ko Frank Corvin gaztea
- Eli Craig: 1958ko "Hawk" Hawkins gaztea
- John Mallory Asher: 1958ko Jerry O'Neill gaztea
- Matt McColm: 1958ko "Tank" Sullivan gaztea
- Billie Worley: 1958ko Bob Gerson gaztea
- Jon Hamm: pilotu gaztea
- Chris Wylde: Jason, urtebetetzetako haurra
Kanpo estekak aldatu
- Space Cowboys filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)