Souad Massi

abeslari aljeriarra

Souad Massi (Aljer, 1972ko abuztuaren 23a) kantari, abesti-egile eta gitarra-jotzaile aljeriarra da.

Souad Massi


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaAljer1972ko abuztuaren 23a (51 urte)
Herrialdea Aljeria
 Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, abeslaria eta estudioko musikaria
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaIsland Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

souad-massi.com
IMDB: nm2225347 Allocine: 171587 Allmovie: p376957
Facebook: Souad.Massi Instagram: souad.massi MySpace: massisouad Spotify: 0oXFsuB6XBuDTsXJgplR7k iTunes: 13453210 Last fm: Souad+Massi Musicbrainz: 0f7a9866-5644-4a45-9781-b87e60eb3269 Songkick: 268626 Discogs: 333359 Allmusic: mn0000033879 Deezer: 2796 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Souad Massi Aljereko Bab El-Oued auzoan jaio zen. Familia musikazale bateko alaba zenez gero, chaabia, rock and rolla, popa, countrya, flamenkoa eta folka txikitan ezagutu zituen. Solfeoa eta gitarra ikasi ondoren, Triana d'Alger musika-taldean parte hartzen hasi zen 1989an.[1]

Aljeriako Gerra Zibilarengatik eta, bereziki, etxeratze-aginduengatik, bere karrera musikala eten eta hirigintza eta ingeniaritza ikasten hasi zen. Geroago, Atakor rock-taldean sartu zen, kutsu politikoak eta U2, INXS eta Led Zeppelin taldeen eragin nabarmenak zituena[2]; hirigintza-kabinete batean bekadun gisa lan egiten ari zela, kabinetetik atera zen eta musikari ekin zion berriro ere: taldearekin bilduma arrakastatsu bat grabatu zuen eta horrekin publiko anglosaxoian ezaguna egin zen.

1999ko urtarrilean, Parisko Cabaret Sauvageko "Aljeriako Emakumeak" jaialdira gonbidatu zuten[3], eta, horren ondoren, Frantzian geratu zen bizitzen eta Island-Mercury-rekin (Universal Music) kontratu bat sinatu zuen, jaioterrian mehatxatu egin baitzuten Atakor taldean parte hartzeagatik eta jarreran Aljeriako tradizioarekin bat ez etortzeagatik.[4] Pop eta arabiar-andalusi estiloak nahasten ditu. Atakorren parte hartu ostean, alde batera utzi zituen testu politikoak; gaur egun, kantetako hitzak pertsonalak dira, askotan tristeak, eta batez ere Aljeriako arabieraz, frantses eta amazigeraz. Duoak egin izan ditu Marc Lavoine, Bernard Lavilliers, Geoffrey Oreyma, Ismael Lo edo Florent Pagnyrekin[5], eta Orchestre National de Barbès-ekin ere aritu da.

Souad Massiren Mesk Elil (Gaueko dama) bildumak 2005eko munduko musikarik onenaren saria irabazi zuen, bai Frantzian, bai Erresuma Batuan.[6][7]

2007an, Acoustic izeneko hamabi kanta arrakastatsu biltzen dituen bilduma argitaratu zuen, urte bereko urtarrilean Théâtre La Coupole de Sant Louisen (Frantzian) emandako kontzertu batean zuzenean grabatutakoa.[8]

2010ean laugarren bilduma argitaratu zuen, Ô-Houria, musika-adierazpenean modu berriak bilatzeko asmoz.[9]

El Mutakallimun (2015) bilduman VI. mendeko poema arabiar batzuk biltzen ditu.[10]

Sarritan, Afrikako iparraldeko kantari onenetakotzat hartu izan da.[11] 2019an Oumniya bilduma kaleratu zuen, emozioetan hasi eta kontzeptu unibertsaletara zabaltzen den emakumeentzako omenaldia.[12]

Diskografia aldatu

  • Raoui (2001) (Ipuin-kontalaria)
  • Deb (2003)
  • Mesk Elil (2005) (Gaueko dama)
  • Live acoustique (2007)
  • Ô Houria (2010)
  • Mutakallimûn (2015) (Munduaren jabeak)
  • Oumniya (2019)
  • Sequana (2022)

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2006an, Les Victoires de la Musique-ko Munduko Musikako Diskorik Onenaren saria.
  • 2011n, Les Victoires de la Musiqueko Munduko Musikako Diskorik Onenaren kategorian izendatu zuten Ô Houria bildumagatik.[13]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu