Sophie von La Roche

alemaniar eleberrigilea eta editorea

Maria Sophie von La Roche edo Sophie La Roche edo Sophie von La Roche (Kaufbeuren, 1730ko abenduaren 6a - Offenbach am Main, 1807ko otsailaren 18a), jaiotzez Sophie Gutermann von Gutershofen, alemaniar idazlea izan zen. Ekonomikoki independientea izatea lortu zuen Alemaniako lehen idazle profesionala izan zen.[1]

Sophie von La Roche

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Sophie von La Roche
JaiotzaKaufbeuren1731ko abenduaren 6a
Herrialdea Alemania
HeriotzaOffenbach1807ko otsailaren 18a (75 urte)
Hobiratze lekuaSt. Pankratius (en) Itzuli
Familia
AitaGeorg Friedrich von Gutermann
AmaRegina Barbara von Unold
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Georg Melchior Kraus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, salonnièrea eta editorea

Find a Grave: 143989376 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Sophie von La Roche Kaufbeuren hirian jaio zen (gaur egunean Alemanian). Georg Friedrich Gutermann doktorearen eta Regina Barbara Gutermann (Unold ezkon aurretik) bere emaztearen lehen alaba izan zen. Gutermann Biberach herrikoa zen jatorrian.

Haurtzaro gehiena Augsburgen igaro zuen, eta sarritan joaten zen aitaren jaioterrira. Pietismo izeneko erlijio kristau sinismenei jarrailo hezia izan zen.

Biberachen Christoph Martin Wieland ezagutu zuen eta lagunak egin ondoren, ezkontzeko hitza eman zioten elkarri. Hala ere, 1753an Georg Michael Anton Frank Maria von La Roche ezkondu zen, bere aurreko senargaia Suitzan bizi zela eta haren harridurarako. Georg La Roche ezkontzaz kanpoko semea zen eta gurasoak Friedrich von Stadion-Warthausen kondea eta Catharina La Roche dantzaria zituen —guztira zortzi seme-alaba izan zituzten, baina bost iritsi ziren helduarora: Maximiliane (1756–1793), Fritz (born 1757), Luise (born 1759), Carl (1766–1839) eta Franz Wilhelm (1768–1791)—. Kondeak mutikoaren ardura hartu zuen eta idazkaria izateko hezi zuen.

1761 eta 1768 artean Sophie La Roche Warthausen gazteluan (Biberachetik gertu) egon zen gorteko dama gisa, bere aitaginarrebaren gazteluan. Gazteluak liburutegi bikaina zeukan (1.440 liburuki, 550 lan; gaur egun Kozel gzteluan dagoena gehiena, Pilsen hirian). Gutunak idazten zituen eta kondea Bönnigheimen zeukan landa jaurgora laguntzen zuen sarritan. Kondeak bere testamentuan Georg la Roche egin zuen landa jaurgoaren administratzaile eta Sophie 1770ean joan zen hara bizitzera. Bertan amaitu zuen bere eleberria, lagun baten aholkuz: Geschichte des Fräuleins von Sternheim ('Sternheimeko emakumeen historia'] eta Wieland-ek argitaratu zion 1771an.

1771n Georg La Roche Trierreko Artzapezpiku Hautatuaren aholkulari bihurtu zen eta familia Ehrenbreitsteinera aldatu ziren. Koblenz hirian zekaten etxean saloi literario bat sortu zuen Sophie La Rochek, Goethek aipatu zuena Dichtung und Wahrheit lanean. Ohiko partaideen artean zeuden: Johann Bernhard Basedow, Wilhelm Heinse, Jacobi anaiak, eta Johann Kaspar Lavater. Johann Heinrich Jungekin adiskide egin zen eta bigarren emaztea izango zena aurkeztu zion ezagutu zuen Maria Salome von Saint George.

Goethek honela hitz egin zuen Sophie von La Rochez bere Dichtung und Wahrheit lanaren hamairugarren liburuan:

'Emakume bikaina zen eta ezin da ezagutzen dudan beste inorekin konparatu. Argala eta gorpuzkera delikatua zeukan, altuera ertainekoa, dotorezia berezia zeukan bere azken urteetan, dama fin baten eta dirudun klase ertaineko emakume baten artekoa.'

Sophie La Rocheren senarra noble bihurtu zen 1775ean (hortik izenari "von" partikula gehitu izana).

1780an, Georg von La Roche kaleratu egin zuen Clemens Wenzeslaus Artzapezpiku Hautatuak, Elizari egindako kritikengatik. Hori horrela Sophie von La Rocheren saloi literarioa bertan behera geratu zen. Familia Speyerren zegoen lagun baten etxera aldatu behar izan zen.

1788an Sophie von La Roche alargun geratu zen. Speyerren eta Offenbach am Mainen bizi izan zen, eta bidaiatu egin zen Suitzara, Frantziara, Herbeheretara eta Ingalaterrara eta bidaia liburuak argitaratu zituen bizitako esperientziekin.[2]

1794an Rin ibaiaren ezkerraldea frantziar iraultzaileek okupatu zuten eta Sophie Von La Roche alargun pentsiorik gabe geratu zen, beraz, bizitza irabazteko idaztera behartuta aurkitu zen.

Bere alaba Maximiliane Peter Anton Brentano enpresari eta diplomatikoarekin ezkondu zen; ondorioz, Sophie von La Roche Bettina von Arnim and Clemens Brentano amona izan zen. 1793an Maximiliane hil egin zen eta Sophie von La Rochek bikoteak izandako zortzi seme-alabetatik hiru neskatila hartu zituen bere zaintzapean.

Offenbach am Main hirian hil zen Sophie von La Roche eta Offenbach-Bürgeleko San Pankrazio elizaren kanpoko horma baten ondoan dago lurpertuta.

Alemanieraz argitaratutako lanak aldatu

 
Fanny und Julia nobela
  • Geschichte des Fräuleins von Sternheim. Von einer Freundin derselben aus Original-Papieren und andern zuverläßigen Quellen gezogen. Hrsg. v. Christoph Martin Wieland. 2 Bände. Weidmanns Erben und Reich, Leipzig 1771 (München 2007, dtv, ISBN 978-3-423-13530-6,Originalausgabe)
  • Der Eigensinn der Liebe und Freundschaft, eine Englische Erzählung, nebst einer kleinen deutschen Liebesgeschichte, aus dem Französischen. Orell, Geßner, Füßli, Zürich 1772
  • Rosaliens Briefe an ihre Freundin Mariane von St**. 3 Bände. Richter, Altenburg 1780–1781
  • Pomona für Teutschlands Töchter. Enderes, Speyer 1783-1784
  • Briefe an Lina, ein Buch für junge Frauenzimmer, die ihr Herz und ihren Verstand bilden wollen. Band 1. Lina als Mädchen. Weiß und Brede, Mannheim 1785; Gräff, Leipzig 1788
  • Neuere moralische Erzählungen. Richter, Altenburg 1786
  • Tagebuch einer Reise durch die Schweiz Richter, Altenburg 1787
  • Journal einer Reise durch Frankreich. Richter, Altenburg 1787
  • Tagebuch einer Reise durch Holland und England. Weiß und Brede, Offenbach 1788
  • Geschichte von Miß Lony und Der schöne Bund. C. W. Ettinger, Gotha 1789
  • Briefe über Mannheim. Orell, Geßner, Füßli, Zürich 1791
  • Lebensbeschreibung von Friderika Baldinger, von ihr selbst verfaßt. Hrsg. und mit einer Vorrede begleitet von Sophie Wittwe von La Roche. Carl Ludwig Brede, Offenbach 1791
  • Rosalie und Cleberg auf dem Lande. Weiß und Brede, Offenbach 1791
  • Erinnerungen aus meiner dritten Schweizerreise. Weiß und Brede, Offenbach 1793
  • Briefe an Lina als Mutter. 2 Bände. Gräff, Leipzig 1795-1797
  • Schönes Bild der Resignation, eine Erzählung. Gräff, Leipzig 1796
  • Erscheinungen am See Oneida, mit Kupfern. 3 Bände. Gräff, Leipzig 1798
  • Mein Schreibetisch. 2 Bände. Gräff, Leipzig 1799
  • Reise vom Offenbach nach Weimar und Schönebeck im Jahr 1799. Gräff, Leipzig 1800 (auch als Schattenrisse abgeschiedener Stunden in Offenbach, Weimar und Schönebeck in Jahre 1799)
  • Fanny und Julia, oder die Freundinnen. Gräff, Leipzig 1801
  • Liebe-Hütten. 2 Bände. Gräff, Leipzig 1804
  • Herbsttage. Gräff, Leipzig 1805
  • Melusinens Sommerabende. Hrsg. von Christoph Martin Wieland. Societäts-Buch- und Kunsthandlung, Halle 1806 (Digitalisat)

Bere lanen garrantzia aldatu

Bere lana Alemaniako garai ilustratuaren eta Erromantizismoaren aitzindarien (Empfindsamkeit) eredua zen. [3]

XVIII. mendeko idazlerik ezagunenetarikoa izan zen Alemaniar literaturan. Bere lehen lana eta idatzitakoetan arrakasta gehien izan zuena, Geschichte des Fräuleins von Sternheim eleberria, Wielandek argitaratu zion 1771n eta Alemaniako emakumeen literatura tradizioaren hasieratzat joa izan da.[3]

Idatzitako lanen helburua emakume gazteak heztea zen, adibidez, 1783-1784ko Pomona: Für Teutschlands Töchter ('Pomona: Alemaniako alabentzat').[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Sophie von La Roche | German writer» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-09-11).
  2. Sophie in London, 1786: Being the Diary of Sophie V. la Roche (Londres: Jonathan Cape) 1933.
  3. a b c Baldwin, Claire. (2000). Matthias Konzett ed. Sophie von La Roche. In Encyclopedia of German Literature. 2 Chicago; London: Fitzroy Dearborn.

Kanpo estekak aldatu