Sondika Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Txorierriko eskualdearen bigarren populatuena Derio ondoren (2016. urtean 4.461 biztanle zituen). Halaber, eskualdean mendebaldeen dagoen herria da eta Asua ibaiak zeharkatzen du.

Sondika
 Bizkaia, Euskal Herria
Sondikako bandera

Sondikako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaTxorierri
Izen ofiziala Sondika
AlkateaGorka Garro (EAJ)
Posta kodea48150
INE kodea48904
Herritarrasondikar
Kokapena
Koordenatuak43°17′57″N 2°55′34″W / 43.2991°N 2.9261°W / 43.2991; -2.9261
Map
Azalera38,00 km²
Distantzia5 km Bilbora
Demografia
Biztanleria4.523 (2023)
2 (2022)
alt_left 2.329 (%51,5) (%48) 2.173 alt_right
Dentsitatea109,0 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 9,85
Zahartze tasa[1]% 15,38
Ugalkortasun tasa[1]‰ 38,58
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,11 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,38 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 36,63 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 21.23 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.sondika.net

Hainbat urtez udalerrian egon da Bilboko aireportuaren terminala, 1997an hau Loiura aldatu arte. Basozabal da herrigune nagusia.

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

Udalerri mugakide hauek ditu: Iparraldean Loiu, hegoaldean Bilbo, ekialdean Derio eta mendebaldean Erandio.

Historia aldatu

Herriko lehenengo aipamenak XII. mendekoak dira, eta antzina Uribeko merindadearen herriburua izan zen. XV. mendean, Sondikak 44. zenbakia zeukan Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietan.

Azkenik, 1966tik 1982ra Bilborekin lotuta egon zen.

Demografia aldatu

Sondikako biztanleria

Politika aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleko Gorka Garro hautatu zuten alkate. Garrok Euzko Alderdi Jeltzalearen sei zinegotzien sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boto gehien izan zituen hautagaitza. Bilduk 3 zinegotzi lortu zituen eta Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak bana.

2015eko udal hauteskundeetan EAJk gehiengo osoa eskuratu zuen berriro, eta zinegotzi bat gehiago lortu zuen (zazpi guztira). Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk hiru zinegotziak mantendu zituen, PSE-EEk berea mantendu zuen eta PPk galdu egin zuen zeukan zinegotzi bakarra. Gorka Garro berriro hautatu zuten alkate.

Sondikako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 11
1.351 (% 58,71)
6 / 11
1.347 (% 55,55)
Euskal Herria Bildu
3 / 11
649 (% 28,21)
3 / 11
601 (% 24,78)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 11
176 (% 7,65)
1 / 11
240 (% 9,90)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
125 (% 5,43)
1 / 11
237 (% 9,77)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Euskara aldatu

Sondikako Pantxi Sangroniz[4] hiztunaren pasartea, erdararik ez zekien garaiari buruzkoa. Euskal Herriko Ahotsak[5][6] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Sondikatarren jatorrizko hizkera mendebaldeko euskararen aldaera da, Koldo Zuazo hizkuntzalariaren sailkapenaren arabera, sartaldeko[4] multzokoa: Txorierriko euskara[5][6]. Gaur egun, biztanleen heren bat inguru euskal hiztuna da.

"Aikor" herriko aldizkaria da, euskaraz argitaratua.

Kirolak aldatu

Azpiegiturak aldatu

Garraioa aldatu

Aireportua aldatu

Bilbo-Loiu aireportuko zama terminala Sondikan dago kokatuta.

Trena aldatu

Euskotren eragilearen E3 lineak Txorierria eta Bilbo lotzen ditu. Udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Aurreko lineaz gain, Euskotrenek anezka zerbitzua ere eskaintzen du Lutxana-Erandio eta Sondikako geltokien artean. Linea horren barruan hurrengo geltokia ere Sondikan kokatzen da:

Autobusa aldatu

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:


Sondikar ospetsuak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  5. a b «Txorierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  6. a b «Sondika - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa