Soma kuboa, buruhausgarri geometriko bat da, kubo handiago batean elkartu behar diren kuboz osatutako zazpi zati dituena.

Soma kuboa muntatua
Soma kuboaren zati ezberdinak

Piet Heinek sortu zuen 1936an. Esaten denez, Werner Heisenberg ematen ari zen hitzaldi batean, Hein, tamaina bereko zenbait kubo elkartuz lor zitezkeen polikubo ezberdinetan pentsatzen hasi zen, eta lau kubo edo gutxiagorekin osatutako polikubo irregular guztiek, orotara 27 kubo osatzen zituztela ikusi zuen, eta ertz bakoitzean hiru kubo zituen kubo handiago batean elkar zitezkeela.

Beranduago, John Conway matematikariak, problema nagusia ebazteko 240 modu ezberdin zeudela ikusi zuen.

Soma kuboaren zatiekin, beste forma batzuk sor daitezke, gutxi gora-behera interesgarriak izan daitezkeen diseinu geometrikoekin edo baita diseinu figuratiboak ere. Irudi hauetako milakarekin eginiko bilketak daude.

Soma kuboaren zazpi irudiak, zenbaki edo hizki batekin identifika daitezke:

  1. L formako trionimo laua
  2. L formako tetronimo laua
  3. Z formako tetronimo laua
  4. T formako tetronimo laua
  5. Helize dextrogiro formako hiru dimentsioko tetronimoa
  6. Helize levogiro formako hiru dimentsioko tetronimoa
  7. tripode formako hiru dimentsioko tetronimoa

Zerrenda honetan agertzen ez diren 4 kubo edo gutxiagoko polikubo guztiak, erregularrak dira

Kanpo estekak aldatu