Solokoetxe Bilboko auzoa da, Ibaiondoko barrutian kokaturik dago, bosgarren barrutian alegia.

Solokoetxe
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°15′25″N 2°55′06″W / 43.25694°N 2.91833°W / 43.25694; -2.91833
Azalera0,11 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

5.909 biztanle eta 0,11 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera).

Biztanle dentsitate handiena duen Bilboko auzoa da. Aldi berean Euskal Herrian dagoen auzorik dentsoenetarikoa da.

Auzoa Solokoetxeko eskaileren inguruan zabaltzen da Iturrialde, Atxuri eta Santutxuko auzoen artean.

Auzoaren garapena XIX. mende amaiera eta XX. mendearen hasieran gertatu zen. Dauden malda handiak direla eta igogailu bat eraiki zen Solokoetxe Bilboko Alde Zaharrarekin elkartzeko. Bilboko hiriak dituen igogailurik erabiliena da, urtero ia milioi bat pertsonek erabiltzen dute Solokoetxeko igogailua.

Garraiobide eta azpiegiturak aldatu

Solokoetxe eta Zazpikaleak elkartzen dituen igogailu bat dago, Creditrans txartela erabiliz ezin daiteke ordaindu, eta guztira 45 zentimoko prezioa dauka. Horrez gain, 10 eta 30 bidaietarako bonoak eskaintzen dira. Baita ere, autobus bat dago A2 SOLOKOETXE - PL. BIRIBILA eta horretan bai Creditrans txartela erabili ahal dela.

Zerbitzuak aldatu

Auzoan daude Santutxuko Anbulatorioa eta Osasun Mentalaren Zentroa, lehenagoko Solokoetxeko Amategia zenaren eraikinak okupatuz.

Halaber, "Assalam Meskita" dugu, Fika kaleko 12. zenbakian, Bilbo eta Euskal Herriko meskitarik handienetarikoa.

Kale garrantzitsuenak aldatu

  • Fika kalea.
  • Solokoetxe kalea.
  • Zabalbide kalea.
  • Zumarraga kalea.

Pertsonaia ezagunak aldatu

Elkarteak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo