Solna Suediako hiri bat da eta Stockholmgo konderriko hirugarren hiria da. 2015eko erroldaren arabera 76.158 biztanle ditu.

Solna
Suediako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaStockholmgo konderria
UpplandProbintzia
AlkateaPehr Granfalk (en) Itzuli
HerriburuaSolna (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak59°22′N 18°01′E / 59.37°N 18.02°E / 59.37; 18.02
Map
Azalera21,66 km²
MugakideakStockholm udalerria, Sundbyberg udalerria, Danderyd udalerria eta Sollentuna udalerria
Demografia
Biztanleria85.426 (2023ko abenduaren 31)
−105 (2023)
Dentsitatea3.516,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1971ko urtarrilaren 1a
Hiri senidetuakValmiera, Gladsaxe Municipality (en) Itzuli, Kalamaria (en) Itzuli, Pirkkala (en) Itzuli, Ski (en) Itzuli, Burbank, Bemowo (en) Itzuli eta Varsovia
Hizkuntza ofizialasuediera eta finlandiera
http://www.solna.se/

Geografia aldatu

Stockholmen iparraldean kokaturik dago, hiriburuko Norrmalm eta Bromma barrutiez inguratuta. Azalerari dagokionez Suedia guztiko azalera txikiena duen hirugarrena da. Stockholmen suburbioa da erabat.

Haga parke ezaguna dauka eta bertan XVII eta XVIII mendetako hainbat jauregi daude. Haga, Ulriksdal eta Gustavo III.aren pabiloia.

Banaketa administratiboa aldatu

Bi parrokiak osatzen dute udalerria, Solna berak eta Råsundak. Era berean funtzio administratiborik ez duten zortzi auzotan banatzen da: Bergshamra, Haga, Hagalund, Huvudsta, Järva, Råsunda, Skytteholm eta Ulriksdal.

Kirolak aldatu

Suediako talderik onenetakoa den AIK Fotboll taldea bertakoa da eta AIK Solna izenaz ere ezagutzen da. Suediako 11 Liga eta 8 Kopa eskuratu ditu. Stockholm inguruko taldea izanik Djurgårdens IF-rekin lehia estua izaten du. Bere Friends Arena estadioan Suediako selekzio nazionalak ere jokatzen du.

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu