Soinu estereofonikoa, estereofonia edo estereo soinua (sarri estereo hitz soilarekin laburtua) grabatutako soinu-iturrien kokapena bi soinu kanalen bidez erreproduzitzen duen sistema da. Helburua da grabatutako soinuak entzutean naturaltasun handiagoa lortzea[1].

Musika munduko lehen grabaketa estereofonikoa 1957an egin zen. 21. mendean, kontsumorako musika grabatua horrela ekoizten da, eta hedabideetako soinu seinalea ere gehienetan horrela da (telebista digitalean zein FM irratian).

Estereo soinua bi kanalen bidez banatzen denez, bozgorailu sistema batean bi kokapen desberdinetatik jarritako bozgorailuek emango dute. Entzuteko kasko batzuekin bada, belarri bakoitzera doa seinale bakoitza.

Soinu estereoak bi kanal mono independente izan ditzakeen arren, bi kanaletako seinaleak erlazionaturik egoten dira gehienetan.

Erreferentziak aldatu

  1. Manex, Urruzola Arrate. (2008-09-01). «Murgildu soinuaren dimentsioetan» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).

Kanpo estekak aldatu