Soineko

pieza bakarreko jantzia, gona bat eta goiko gorputz zatian beste pieza batez osatua

Soineko bat emakumeek edo neskek erabili ohi duten jantzia da. Pieza bakarreko jantzi baten efektua emateko gona bat eta goiko gorputz zatian beste pieza bat ipintzen dira. Pieza bakarrekoak dira askotan. Gorputz-enborra estaltzen duen eta hanken gainean zintzilik dagoen goiko jantzi pieza bat bezala definituko genezake. Soineko bat edozein gonadun pieza bat izan daiteke. Formala edo kasuala.

Soinekoa
Christian Dior soinekoa

Soineko batek mahukak izan ditzake edo elastikoz eutsi bularraren ingurunea, sorbaldak biluzik utziz. Soinekoak edozein koloretakoak izan daitezke.

Soinekoak oso desberdinak izan daitezke apaltasunaren, eguraldiaren, modaren edo erabiltzailearen gustuaren arabera.

Historikoki dakigu soineko asko elementu desberdinekin osatzen zela: kortsea, azpiko gona, etab.

Historia aldatu

Soinekoaren historia oso konplexua eta luzea denez garai desberdinetan sailkatu dugu hobeto ulertzeko.[1]

Paleolitikoa aldatu

Larruak erabili ziren batez ere hotzetik eta naturatik babesteko. Buztina erabiliz arropa hauek gorriz eta horiz tindatzen hasi ziren lehenak izan ziren.

Mesolitoa aldatu

Baldintza klimatikoen hobekuntzari esker josteko trebetasunak garatu ziren eta jantziak oso antzekoak zirenez teknika hauek praktikan ipini zituzten hauekin. Urte hauetan oraindik ez zegoen frogarik oihalak erabiltzen hasi zirenik.

Neolitikoa aldatu

Landare zuntzak ehuntzen hasi eta hauekin lehen lihozko oihalak sortu zituzten. Hotz eta hezetasun isolatzaile gisa erabili ziren arropa geruzen artean. Tresneria egokia ez zutenez artilea lantzeko Europan oraindik ez ziren erabiltzen hasi.

51 K.a. aldatu

 
Ancient Egypt Limestone

Antzinako Egipton eliteko emakumeak eramaten zituzten lehen soinekoak sorbalda zabaleko uhalak zituzten. Geroago arropa hauek urrezko apaingarriekin, hainbat bitxirekin eta koloretako patroiekin apaintzen zituzten. Erabiltzen zuten materiala batez ere lihoa zen. Adibidez, Kleopatra erregina gisa ezagutzen zuten oihal apaindu hauek erabiltzen zituelako.[2][3]

30 K.a. aldatu

Nahiz eta Antzinako Greziako jantziek modaren inspirazio moderno gisa funtzionatu duten, haien etereotasunagatik, hauek garai hartan erosotasunerako diseinatu ziren. Emakumeak zetazko edo lihozko uhalak erabiltzen zituzten udan batez ere eta neguan artilea erabiltzen zuten hotzaren aurka aukera onena zelako.[4][5]

XI. mendea aldatu

XI. mendean, Europako emakumeek gizonen tuniken antzekoak ziren jantziak eramaten zituzten. Deborarekin jantzi hauek emakumeen gorputzetara egokitu ziren, batez ere besoetara eta bularraldera. Emakumearen gorputz irudia egokitzeko jantziaren aldeetan zirrikitu batzuk sortu zituzten, horrela dena estuago utziz.

 

XIV. mendea aldatu

Erdi Aroan soinekoak konplexuagoak izaten hasi ziren. Oihal astunak eta apaingarri asko zituztenak klase altukoak konsideratzen ziren, beraz soinekoak pieza eta geruzetan eraikitzen hasi ziren.

XVI. mendea aldatu

1550. urtetik aurrera, Europako klase ertain eta altuko emakumeek pieza askorekin osatutako soinekoak janzten hasi ziren. Herrialde bakoitzak bere desberdintasunak zituen soinekoen politika eta janzkerarekin, adibidez Ingalaterran Elizabeth erreginak esaten zituen soineko motak bakarrik erabili al zituzten garai hartako emakumeak.

Emakume frantsesak espainiar estiloko jantzietan inspiratuta zeuden eta oihalezko lepoko txuri handiak ere erabiltzen zituzten. Soineko frantsesei marlotte deitzen zitzaien, eta Italian semarra. XVI. mendeko soinekoek kanpoaldean dekorazioa ere bazuten brodatu gisa, eta bereziki beltza erabiltzen zen.

XVII. mendea aldatu

Garai honetan, aurreko hamarkadako gerri altuko silueten ordez, gerria nabarmenduagoa zuten diseinu baxuagoak erabiltzen hasi ziren. Europan, nobleen eta klase altuko familien artean oso ezaguna bihurtu zen erabilera hau. Mende bukaeratik kortseak ere asko erabiltzen hasi ziren.

 
Martha Washington

XVIII. mendea aldatu

Kolonia estatubatuarretako soinekoak Europakoak baino sinpleagoak ziren. Erdi edo maila altuko familia bateko emakume batek, Martha Washingtonek esaterako, hainbat geruzako gona baten eta aurretik zabalik zegoen jantzi baten konbinazioa janzten zituen. Bi pieza hauek josita zihoazenez pieza bakar bat zela esan dezakegu.

XVIII. mendean silueta handiak eta triangeluarrak asko erabiltzen ziren. Soinekoak hain handi egiteko azpitik uztai moduko egitura bat sortu zuten. Soineko hauek erraldoiak ziren, diseinuak konplexuak eta ilea altu eramaten zen apaingarri askorekin.

XVIII. mendearen amaieran, emakumeen arropa zertxobait gutxiago egituratua bihurtu zen. Batez ere lepoaren zonaldea ez zen hain kargatua joaten eta honek mugimendu eta askatasun gehiago ekarri zuen.

XIX. mendea aldatu

“Empire” soinekoak edozein momentutarako diseinatu ziren. Apur bat formalago egiteko soinekoaren mahuketan eta bularraldean apaingarri batzuk ipintzen ziren. Ehun musulmana oso ezaguna izan zen Ingalaterran XIX. mendearen hasieran, batez ere formalak ez ziren momentuetarako. Pieza bateko soinekoak berriro bueltan modan jarri ziren, baina kasu honetan mahuka zonaldean apaingarri gehiagorekin.

Ondulazioak, gona handiak eta detaile bitxiak (lore bordatuak adibidez) oso ezagunak bihurtu ziren mende erdialdean.

Mende amaieran garai viktoriarrean sartzean, emakumeen jantziak ia uniformeak ziren. Batez ere beltza edo zuria izan zen emakume kontserbadoreek aukeratzen zituzten koloreak, lepo altuarekin eta mahuka luzearekin diseinatutako estiloak.

 
Pata Villanueva 1980

XX. mendea aldatu

Silueta viktoriarrak geruza eta estaldura asko zituen kontserbadorea izateko. Garai hartan emakumearen gerri txikiari garrantzi handiagoa eman zitzaion, beraz kortseak ere asko erabili ziren. Emakumeak diseinuan karratuagoak eta malguagoak ziren soinekoak erabiltzen hasi ziren. Gonak gero eta motzagoak bihurtzen joan ziren eta soineko kasualak modan jarri ziren 30. hamarkadan. Traje moduko soinekoak asko erabili ziren 40. hamarkadan. Hauek gerriko handiak, sorbalda karratuak eta belaunetarainoko gonak zituzten. 50. hamarkadan silueta guztiz aldatu zen. Gerri txikiak oraindik eramaten ziren baina harea-erloju dun formako soinekoak eta te katilu formakoak ere modan jarri ziren. 60. hamarkadan hau berriro aldatu zen eta pieza bateko eta estruktura sinpledun soinekoak asko erabili ziren. Formalagoak izateko eskularru fin batzuk erabiltzen ziren, baina hauek gabe soinekoak egunerokotasunerako ere balio zuten. Minigona 70. hamarkadan sartu zen eta denborarekin pieza bateko soineko baten bihurtu zen. 80. hamarkadan berriz, gerriko handiak, puntu askodun soinekoak, sorbaldakoak eta edozein osagarri soinekoa konplimentatzeko erabili ziren. Kolore bitxiak ere garai honetan sartu ziren. Hamarkada honen amaieran “soineko-biluzia” ere modan jarri zen. 90. hamarkadan soineko minimalistak espageti tiranteekin modan jarri ziren. Hamarkada honetan material eta estetika oso desberdinak aldi berean modan jarri ziren, beraz ez da arraro hainbat estiloko jantziak edo soinekoak ikustea.

 
Zendaya

XXI. mendea aldatu

Mende honen hasieran estiloa eta glamourra ez ziren hain garrantzitsuak, honen ordez ehun mota desberdinak eta edozein motatako patroiak erabiltzen hasi ziren. Geroago, retro eta vintage inspirazioa zuten soinekoak modan jarri ziren. 2010eko hamarkadan gorputzarekin moldeatzen zen soinekoak urte asko iraun zituen. Urte hauetan errekorte geometrikodun soinekoan ere asko erabili ziren. Hamarkada amaieratik, 2019an, goi-mailako joskintzako soinekoak eta eguneroko modaren arteko lerroak desagertu egin ziren. Biak erabiltzen ziren eta ez zegoen zuzena zen formarik. 2020. urtetik aurrera modako ekitaldi asko ez ziren egin Cobid-19arengatik, beraz modak interneten eta sare sozialetan batez ere hartu zuen indarra. Gaur egungo soinekoa

Kultura eta herrialde desberdinetan aldatu

Soinekoak erabilera desberdina izan dute herrialde eta kulturaren arabera. Batzuk historian murgilduta daude eta beste batzuk herrialdearen kulturari buruzkoak dira. Beste batzuk berriz, egoera edo estatusa adierazten dute.[6]

Baserritar soinekoa, Euskal Herria aldatu

Soineko hau hainbat elementurekin betetzen da: soineko ilun bat, amantal bat gainetik, alkandora zuri bat, zapi bat buruan eta lepoan, artilezko galtzerdiak eta abarkak. Lehen nekazaritza munduan erabiltzen zen batez ere, baina gaur egun jaietan edo egun tradizionaletan bakarrik erabiltzen da. Adibidez, San Tomas eguna, Eguen Zuri, Gabonak

 

Flamenko soinekoa, Espainia aldatu

Soineko hauek famatuak dira Andaluzian batez ere, bolanteak asko erabiltzen dira eta kolore askotakoak izan daitezke baina batez ere gorriak izaten dira. Sevillako Feria de Abril momentu onenetariko bat izan daiteke soineko hauek ikusteko hiriko emakumeengatik. Baina diseinu konplexuago duen soinekoa (bata de cola) dantzariek eramaten dute, soinekoaren beheko parte koreografiaren parte izanda.

Sari, India aldatu

 
Sari

Nabarmenki, arroparen elementurik sinpleena izan daiteke, oihal luze bat da. Oihalak luzera bakarra izaten du eta gehiengoz bederatzi metro luze izan ditzake. Munduko jantzirik moldakor eta dotoreenetako bat da eta dozenaka modu ezberdinetan erabili daiteke. Indiako herrixketan Sariaren kotoi bertsio bat egin dute adibidez, baina India Fashion Week ebentuan ere sari glamurotzuak ikusi daitezke.

Gona eskoziarra aldatu

 
Gona eskoziarra

Gona hau Eskoziako gauza guztiak errepresentazeko erabili da. Batek pentsa dezake tradizio hau hilda dagoela, baina Eskoziako jokoetara joatearekin nahikoa da konturatzeko gona hau oraindik erabiltzen dela. Jokalariek eta dantzariak erabiltzen dute batez ere, eta joko batzuetan gona eramaten ez baduzu ez dizute jolasten usten.

Tracht, Hegoaldeko Alemania eta Austria aldatu

Tracht deitzen da, baina gizonentzako lederhosen da eta emakumeentzako dirndls izenak erabiltzen dira. Jantzi tradizionala da Alemania eta Austriako hegoaldean zehar. Bertsio asko daude oinarrizko estiloetan, lekua eta modaren arabera.

Baliniar tenpluko soinekoa, Indonesia aldatu

Indonesian baliniar tenplu bat bisitatzen duen edonork, gutxienez, baliniar jantzi tradizionalaren oinarrizko bi elementu jantzi behar ditu, gerriko bat (selendang) eta sarong estiloko gona bat (kain). Hala ere, emakumeentzako jantzi baliniar osoak blusa kebaya ere eramaten du.

Herero emakumeak, Namibia aldatu

Namibiako emakume hereroen jantzi tradizionala jantzi viktoriarraren bertsio bat da. XX. mendearen hasieran gatazka odoltsu batean borrokatu zuten alemaniar kolonoek erabili zuten lehenengo, eta orain herentzia-nortasunaren zati gisa gordetzen da. Soineko honek gona oso bat dauka, mahuka handiak eta animali baten adar formako kapela (behiak seguruenik).

Samí arropak, Laponia aldatu

Trajea aldatu egiten da eskualde osotik, nahiz eta elementu nagusia kolt-a izan, tunika edo soineko bat bezalakoa. Kolore distiratsu sinpleak erabiltzen dira batez ere, urdinak, gorriak, horiak eta berdeak. Oreinen azala gerrikoetarako, botetarako eta eskularruetarako erabiltzen da.

Coiffe, Bretainia, Frantzia aldatu

 
Kimono

Coiffe bat Bretainiako herri-jantzien zati gisa erabiltzen den soineko konplexua da, nahiz eta orain tokiko jaialdietan bakarrik ikusten den. Deigarriena bigouden coiffe da, 30 eta 40 cm arteko altuerako zilindroa.

Kimonoa, Japonia aldatu

Kimonoa, hau da, "gauza erabilia", japoniar kultura tradizionalaren ikur garrantzitsuetariko bat da. XVII. mendetik aurrera, gizon eta emakumeentzako jantzi nagusi gisa garatu zen. Oraindik ere Japoniako ospakizun berezietarako erabiltzen dira, ezkontzetarako adibidez.

Materialak aldatu

Hainbat material erabiltzen dira soinekoak sortzeko. Testura, lodiera eta erabilera kontuan hartzen dira soinekoaren arabera.[7]

Crepé aldatu

Oihal mehea, testura pikortsu samarra eta pixka bat zimurtua; artilea, lihoa, zeta edo kotoizkoa izan daiteke. Ez da emakumeen soinekoak egiteko bakarrik erabiltzen, jantzi eta berokiak egiteko ere erabili da askotan.

Chalis aldatu

Oihal nahiko leun eta arina da. Kotoiz edo artilez egina. Azken produktua leuna denez, dotorea da hainbat jantzigintzan erabiltzeko, adibidez blusetan, soinekoetan, etab.

Azetato aldatu

Azetatoa zeta naturala imitatzen duen oihal sintetikoa da. Bere abantailetako bat adibidez zimurtzen ez dela da. Jaietarako eta lentzeriako soinekoak egiteko asko erabiltzen da.

Chashmere aldatu

Ehun hau Tiber-eko mendietan bizi diren eta oso urriak diren ahuntzen artiletik lortzen da. Horregatik da garestia. Isolatzaile termiko ona denez ezin hobea da klima hotzetarako. Soinekoetaz aparte, jertseak egiteko ere askotan erabiltzen da.

Damasko aldatu

Oihal sendo bat da. Kotoia, artilea, lihoa eta zeta artifizialak ere erabiltzen dira. Josteko momentuan jacquard formako patroiak egiten dira. Luxuzko itxura duenez soinekoak eta gonak egiteko erabiltzen da, gehienetan zeremonietarako.

 
Lihoa

Lamé aldatu

Itxura metalikoa duen oihal bat da. Zuntz metalikoak eta zuntz sintetikoak konbinatzen ditu, adibidez poliesterra edo nailona. Kontuz ibili behar da beroarekin, oihalari kalte egin al diolako, eta nahiko zaila delako konpontzea. Asko erabiltzen da gaueko jantziak egiteko.

Lihoa aldatu

Udaberriko eta udako oihala dela esan dezakegu. Freskoa, arina eta gogorra da. Lihozko zuntzetatik abiatzen da sortzerako orduan, baina beste zuntz batzuk ere nahasten dira. Asko zimurtzen den oihala da.

Firma esanguratsuak aldatu

 
Versace

Soinekoaren eta modaren historian hainbat markak hartu dute parte lehenik zegoena aldatzen eta industria hau aldatzen, hona hemen hau lortu zuten markak esanguratsuenak:[8]

Chanel: Emakumeak kortseetatik askatu, alkandara eta praka femeninoak sortzen.

Versace: Versacek modaren esanahia aldatu zuen. Jende ospetsuen erdian jarri zuen moda, eta arropa gizartearen erdigunean. Aldaketa hori airean zegoen duela 20 urte, uztailaren goizean, 50 urteko diseinatzaileari tiro egin ziotenean. Versacek oihal metaliko berri bat sortu zuen, Oroton izenekoa.

Balenciaga: Post gerra urteetan Balenciagaren diseinuak linearrak bihurtu ziren, Diorrek egindakoarekin kontrastatuz, soinekoen eta emakumeen janzkera drastikoki aldatu zuen.

 
Dior

Dior: Dior baino lehenago arropak aurreko bildumetatik inspiratuta zeuden eta ez ziren asko aldatzen, baina Diorrek hau aldatzea lortu zuen eta honen ostean edozein motatako bildumak sortu ziren.

Saint Laurent: Bere lehen bildumak moda aldatu zuen. Diorrekin kontrastatuz, Saint Laurentek silueta arinagoa eta ehun gutxiagokoa sortu zuen.

Soinekoaren filosofiaren eraldaketa: Zapalkuntzatik askatasunera aldatu

Historikoki emakumeak beti egon behar izan dira ondo jantzita eta prestatuta. Soinekoa zati garrantzitsuenetariko bat izan zen. Klase altuko emakumeak kortseak, milaka geruzazko gonak, eta pila bat apaingarri eraman behar zituzten; honek mugimendua oztopatzen zuen, baita arnasketa ere. Ez zen arraroa emakume hauek konortea galtzea aire gutxi eltzen zitzaielako birikietara.

Denborarekin edertasunaren estereotipoak jarraitu izan zuten, baina malguagoak bihurtu ziren. Eta diseinatzaile transgesoreei esker hauek apurtzen joan dira gutxinaka-gutxinaka. Lehen Olatu Feministak asko lagundu zuen honetan ere. Momentu horretaraino ezagutzen ez zen askatasun mota bat lortu zen.

Denborarekin emakumeak ez zuten beharrik edertasun estereotipoak derrigorrez jarraitzerik, baina oraindik hau pertsona askok jarraitzen dute, baina beste ikuspuntu batekin. Emakumeak gaur egun ez dira gizonentzako janzten, beraientzako baizik. Ez dute inoren balioztatzea behar eta bizitza pribatuan eta laboralean aurrera jarraitu al dute estereotipo hauek jarraitu gabe.

Gainera pertsona batetik bestera estereotipo hauek oso desberdinak izan daitezke. Subkultura asko daudelako eta bakoitzak aukeratzen duelako zein jarraitu. Beraz ez dira “estereotipoak”, moda estilo desberdinak dira.

Soinekoa gaur egun ez da inola ere opresioaren itxura bat, baizik eta askatasunaren eta feminitatearen ospakizunaren trofeo bat.[9]

Zergatik ez dituzte gizonak soinekoak eramaten? aldatu

Hasieran oihal bakarreko tunikak eramaten zituzten pertsona guztiak, emakumeak eta gizonak. Baina denborarekin erosoago den prenda bat sortu zen, prakak. Hasieran gizonak bakarrik eraman al zituzten hauek, baina denborarekin emakumeak ere hauek eramatea lortu zuten. Prakak eramaten ez zituzten denbora horretan, soinekoak eta gonak eraman zituzten emakumeak, beraz prakak ipintzea lortu zutenerako soinekoak eta gonak ez zituzten atzean utzi. Soinekoa genero femeninoarekin lotzen dugu, historikoki “Beti horrela izan delako”. Beraz gizon batek soinekoa janzten duenean gauza arraro bat bezala ikusten dugu. “Enkajatzen” ez duela bezala ematen duelako. Hau 2 arrazoiengatik gertatzen da.

Lehenengoa, anatomiarekin lotuta dago, emakumeen eta gizonen gorputzak oso desberdinak dira fisikoki. Esan genezake gizonen gorputzak linealagoak eta karratuagoak direla, eta beste aldetik emakumeena kurboagoak. Soineko bat oihal aske bat da gorputzera moldatzen dena, eta badakigunez oihalak zimurdurak eta kurbak sortzen dituenez naturalki emakumearen gorputzean estetikoago geratuko da. Beste aldetik, trajea askoz ere linealagoa da eta karratuagoa da, beraz gizonen gorputzean estetikoki hobetu geratuko da.

Bigarrena, arazo sozialekin lotuta dago. Batez ere sexismoarekin, matxismoarekin, homofobiarekin eta transfobiarekin. Gizarte honetan rol eta estereotipo batzuk daude genero bakoitzarentzako, gizonaren batzuk indartsua izatea eta sentimenduak gutxitan erakustea dira. Hauekin lortzen duguna da gizonak hitz egin gabeko arazo eta pentsamendu asko sortzea eta rol horiek jarraitzeko beharra izatea gizarteak diktatzen duena jarraitzeko eta “arraroa” ez izateko. Nahiz eta gaur egun gauza hauek gutxinaka-gutxinaka aldatzen doazen, oraindik asko dago egiteko arazo hauek konpontzeko edo hobetzeko, denok aske izateko eta nahi duguna janzteko.

Beraz soinekoak gizonak ere eramaten dituzte, baina gutxiengo batzuk dira. Hau aldatu daiteke edo agian ez, ezin dugu hau jakin, baina aldatu daitekeen gauza bat soinekoak janzten dituzten gizonak nola tratatzen ditugun da. Hauek hobeto tratatzen baditugu seguruenik gizon gehiagok jantziko lukete soinekoa.

Kultura audiobisuala aldatu

 

Hona hemen hainbat pelikula, telesail, dokumental eta liburu modari eta soinekoei buruz:

  • The Man in the White Suit (1951, Alexander Mackendrick ) (Pelikula)[10]
  • Funny Face (1957, Stanley Donen) (Pelikula)[11]
  • The Devil Wears Prada (2006, David Frankel) (Pelikula)[12]
  • Cruella (2021, Craig Gillespie) (Pelikula)[13]
  • Last Night in Soho (2021, Edgar Wright) (Pelikula)[14]
  • The Queen’s Gambit (2020, Allan Scott eta Scott Frank) (Telesaila)[15]
 
  • American Crime Story: The Assasiantion of Gianni Versace (2018, Tom Rob Smith, Ryan Murphy, Nelson Cragg, Gwyneth Horder-Payton, Daniel Minahan, Matt Bomer) (Telesaila)[16]
  • McQueen (2018, Ian Bonhôte, Peter Ettedgui) (Dokumentala)[17]
  • Dior and I (2014, Frédéric Tcheng) (Dokumentala)[18]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Taylor, Lou. (2002-05-03). The Study of Dress History. Manchester University Press ISBN 978-0-7190-4065-8. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. (Ingelesez) Tortora, Phyllis. «Ancient World: History of Dress» LoveToKnow (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  3. «Egyptian civilization - Daily life - Clothing and adornment» www.historymuseum.ca (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  4. (Ingelesez) Chilton, Charlotte; Samaha, Barry. (2021-01-06). «The Evolution of Dresses Through the Ages» Harper's BAZAAR (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  5. «Fashion of Ancient Greece (apr 30, 800 BC – apr 30, 500 BC) (Timeline)» time.graphics (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  6. (Ingelesez) «Traditional Dress Around The World | Traditional Clothing Around The World» Rough Guides (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  7. (Gaztelaniaz) Editorial, protocolo org. «Tipos de telas utilizadas para confeccionar vestidos de...» Protocolo y Etiqueta (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  8. (Ingelesez) «40 Top Designer Brands You Need to Know» The Trend Spotter 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  9. Groeneveld, Elizabeth. (2009-06-01). «‘Be a feminist or just dress like one’: BUST, fashion and feminism as lifestyle» Journal of Gender Studies 18 (2): 179–190.  doi:10.1080/09589230902812471. ISSN 0958-9236. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  10. (Gaztelaniaz) El hombre del traje blanco (1951). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  11. (Gaztelaniaz) Una cara con ángel (1957). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  12. (Gaztelaniaz) El diablo viste de Prada (2006). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  13. (Gaztelaniaz) Cruella (2021). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  14. (Gaztelaniaz) Última noche en el Soho (2021). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  15. (Gaztelaniaz) Gambito de dama (Miniserie de TV) (2020). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  16. (Gaztelaniaz) American Crime Story: El asesinato de Gianni Versace (Miniserie de TV) (2018). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  17. (Gaztelaniaz) McQueen (2018). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  18. (Gaztelaniaz) Dior y yo (2014). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu