Sofonisba Anguissola, Sophonisba Angussola edo Anguisciola (c.1532 - 1625eko azaroaren 16a) Pizkunde garaiko italiar margolaria izan zen.

Sofonisba Anguissola

ganberako margolari

1558 -
Bizitza
JaiotzaCremona, 1532
Herrialdea Italia
BizilekuaCremona
HeriotzaPalermo1625eko azaroaren 16a (92/93 urte)
Familia
AitaAmilcare Anguissola
Ezkontidea(k)Fabrizio Moncada (en) Itzuli  (1571 -  1579)
Orazio Lomellino (en) Itzuli  (1584 -  1625)
Anai-arrebak
LeinuaAnguissola (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Bernardino Campi (en) Itzuli
Bernardino Gatti (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista eta artista bisuala
Lantokia(k)Erroma
Madril eta Palermo
Lan nabarmenak
Mugimenduamanierismoa
pizkundea
Genero artistikoaerretratua
margolaritza historikoa
genero-margolana
margolaritza erlijiosoa
erretratua

Biografia aldatu

Cremonan jaio zen, familia noble batean sortua. Sei ahizpa eta neba bakarra izan zituen. Aitak, Amilcare Anguissolak, seme-alaba guztiak euren dohainak lantzen saiatu zen: ahizpetan bostek pintura jorratu zuten (Sofonisbak, Elenak, Luziak, Europak eta Anna Mariak) eta beste batek idazmena (Minervak); nebak, Asbrubalek, musika. Hamalau urte zituen Sofonisbak, aitak Bernardino Campi margolariarenera ikasten bidali zuenean, sasoi hartan batere ohikoa ez zena, hau da, neskek aprendiz jardutea.

Sophonisbaren aurreneko lan garrantzitsua Bernardino Campi Sofonisba Anguissolaren erretratua pintatzen (c. 1550) koadroa izan zen, maisu izan zuena ageri dakarrena. Hogeita bi urte zituenean, 1554an, Erromara joan zen, eta han eman zuen denboran bertako txokoak eta jendea izan zituen margotzeko gaitzat. Michelangelo ezagutzeko eta tratatzeko aukera izan zuen. Maisuak eskatuta Karramarroa umeari haginka lana osatu zuen, haren gustuko izan zena, eta ordainean-edo hainbat zirriborro eman zizkion oparitan, bere estiloari so berrregiteko. Bi urtean gutxienez luzatu zen bien arteko hartu-emana. Giorgio Vasari arte historialariaren berbak dira hauek: "Gure garaiko edozein andrek baino prestutasuna, ahaleginba eta elegantzia erakustsi digu Anguissolak bere lanetan. Besteen lanak interpretatzen zein bere gisara sortzen margo berezi eta ederrak pintatu ditu".

Emakumeak artearen munduan leku eta sona izateko ibilbidea landu zuen Sofonisbak, aitzindaria izan baitzen, gerora beste andrazko batzuek ere jorratu zuten bidea: Lavinia Fontana, Barbara Longhi, Fede Galizia edo Artemisia Gentileschi, kasu.

Horrela esan zuen behin: "Bizitza ustekabe atseginez beteta agertzen zaigu, eta une horiek begiak zabal-zabalik harrapazten saiatzen naiz".

2019an, Madrilgo Prado Museoak, bigarren mendeurrenaren ospakizunen barruan, Sofonisba Anguissola eta Lavinia Fontana. Historia de dos pintoras, XVI. mendeko bigarren erdialdeko Artearen historiako bi emakume nabarmenen funtsezko lanak lehen aldiz biltzen zituen erakusketa antolatu zuen [1][2]

Galeria aldatu

  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Ilya Sandra Perlingieri, Sofonisba Anguissola, Rizzoli International, 1992 ISBN 0-8478-1544-7
  • Chadwick, Whitney, Women, Art, and Society, Thames and Hudson, London, 1990 ISBN 0-500-20354-7
  • Harris, Anne Sutherland and Linda Nochlin, Women Artists: 1550-1950, Los Angeles County Museum of Art, Knopf, New York, 1976 ISBN 0-394-41169-2
  • Sylvia Ferino-Pagden, Maria Kusche, Sofonisba Anguissola: A Renaissance Woman,National Museum of Women in the Arts, 1995 ISBN 0-940979-31-4
  • Pizzagalli, Daniela La signora della pittura : vita di Sofonisba Anguissola, gentildonna e artista nel Rinascimento, Milano 2003 ISBN 88-17-99509-6

Kanpo estekak aldatu