Sofia Karlota Hannoverkoa

Sofia Karlota Hannoverkoa (1668ko urriaren 30a - 1705eko otsailaren 1a) Prusiako Erresumako lehen erregina ezkontidea izan zen, Frederiko I.a Prusiakoaren emazten gisa. Ernesto Augusto Brunswick-Lüneburgekoaren eta Sofia Palatinatukoaren alaba bakarra zen. Bere anairik nagusiena Jurgi I.a Erresuma Batukoa izan zen.

Sofia Karlota Hannoverkoa

Bizitza
JaiotzaBad Iburg1668ko urriaren 30a
Herrialdea Brunswick-Lüneburgeko hauteslerria
 Prusiako Erresuma
HeriotzaHannover1705eko otsailaren 1a (36 urte)
Hobiratze lekuaBerlingo katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaErnest Augustus, Elector of Brunswick-Lüneburg
AmaSofia Palatinatukoa
Ezkontidea(k)Frederiko I.a Prusiakoa  (1684ko irailaren 8a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Hanover (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbildumagilea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

Find a Grave: 8650872 Edit the value on Wikidata

Gaztea zelarik bere amarekin joan zen Frantzia bisitatzera, bertan Luis XIV.a Frantziakoarekin ezkondu nahi zutelako, baina hau Maria Ana Bavierakoarekin ezkondu zen. Sofia Karlota Frederiko I.arekin ezkondu zuten eta, horrela, Prusiako erregina ezkontide izendatu.

Bere amaren lagun handia zen Gottfried Leibnizekin gutun trukea egin zuen. Kultura handiko emakumea, alemanez gain, frantsea, ingelesa eta italiera hitz egiten zituen. 1696an Charlottenburgeko Jauregia eraikitzea eskatu zion Arnold Nehringi. Bertara joan zen bizitzera, gorte propioarekin, senarraz independiente. Filosofo eta zientzialariz inguratuta, Prusiako Akademiako Zientzia Fundazioa bultzatu zuen.