Sociedad Deportiva Ponferradina

Sociedad Deportiva Ponferradina futbol taldea 1922an Ponferrada hirian sortu zen eta Gaztela eta Leongo futbol talderik zaharrena da. 2012 eta 2016 artean Espainiako bigarren mailan jokatu zuen.

Sociedad Deportiva Ponferradina
Ezizena(k)Ponfe
Sorrera1922
Futbol zelaiaEl Toralín
edukiera: 8.800 lagun
inaugurazioa: 2000
PresidenteaEspainia José Fernández Nieto
EntrenatzaileaEuskal Herria Jon Pérez Bolo
Liga1. maila RFEF
2022-232. maila, 19.a (jeitsi)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2.B mailako igoera fasea, 2010 urtean.

Historia aldatu

Ponferradina 1922an sortu zen eta lehenengo presidentea Rogelio López Boto izan zen. Beti egon da El Bierzo eskualdearekin oso konprometitua. Dirurik ez zuenez lehenengo futbol zelaia Tenplarioen gaztweluaren barnean izan zuen. Berehala bihurtu zen eskualdeko eta Gaztelako puntako taldea eta hainbat eskualde txapelketa irabazi zituen.

40. hamarkadan Asturiasko federazioan sartu zen eta garai hartan hirugarren mailan jokatu zituen partidak. 50 eta 60. hamarkadetan hainbat aldiz jokatu zituen bigarren B mailara igotzeko kanporaketak baina ez zuen arrakastarik izan. Arazo ekonomikoen erruz 1974an Erregional mailara jeitsi zen eta futbol zelaia bera ere saldu beharra izan zuen.

1987an azkenean lortu zuen bigarren B mailara igotzea. Hurrengo urteetan Kopa txapelketan lehen mailako taldeen aurka jokatzeko aukera izan zuen. 1994ean hala ere berriz egoera ekonomiko latzaren erruz hirugarren mailara jeitsi eta taldea desagertzear egon zen. Azken uneko mirari batek lortu zuen taldeak bizirik irautea.

1999an bigarren B mailara itzuli zen eta 2005ean txapeldun izan ondoren igoera play-offak jokatu zituen baina ez zuen igotzerik lortu. Hurrengo urtean bai ordea, ligarren laugarren baino egin ez zuen arren. 2006-07 izan zen beraz Ponferradinak bigarren mailan jokatu zuen lehen denboraldia. 19. postuan gelditu zen ordea eta ezin izan zion mailari eutsi. 2010an berriz lortu zuen igoera, beriz urtebeterako. 2012koa du oraingoz azken igoera, oraingoan lortu zuen mantentzea.

Urtez urte maila hobetzen joan zen eta 2014-15 denboraldian 7. postuan gelditu zen, igoera play-offetik puntu bakarrera. 2015-16an ordea larriago ibili zen eta azken jardunaldian maila galdu zuen. Bi denboraldi egin zituen 2.B mailan eta 2019an berriz igotzea lortu zuen. 2019-20an larri ibili zen eta 18. postua eginez mantentzea lortu zuen.

Uniformea aldatu

Historikoa aldatu

     
 
 
 
1925
     
 
 
 
1933
     
 
 
 
1946
     
 
 
 
1955
     
 
 
 
1965-tik

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Datuak aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 10
  • Denboraldiak 2. B mailan: 21
  • Denboraldiak 1. RFEF mailan: 1
  • Denboraldiak 2. RFEF mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 46
  • Denboraldiak 3. RFEF mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 7.a Bigarren mailan (2012-13, 2014-15)

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2003-04 3 Bigarren B maila 7.a -
2004-05 3 Bigarren B maila 1.a (II multzoa) -
2005-06 3 Bigarren B maila 20.a 2. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 20.a 1/32
2007-08 3 Bigarren B maila 1.a (II multzoa) 3. itzulia
2008-09 3 Bigarren B maila 3.a 1/16
2009-10 3 Bigarren B maila 1.a (II multzoa) 2. itzulia
2010-11 2 Bigarren maila 21.a 3. itzulia
2011-12 3 Bigarren B maila 2.a 1/16
2012-13 2 Bigarren maila 7.a 1/16
2013-14 2 Bigarren maila 16.a 2. itzulia
2014-15 2 Bigarren maila 7.a 2. itzulia
2015-16 2 Bigarren maila 19.a 1/16
2016-17 3 Bigarren B maila 5.a 1. itzulia
2017-18 3 Bigarren B maila 12.a 1/16
2018-19 3 Bigarren B maila 2.a (igo) -
2019-20 2 Bigarren maila 18.a 2. itzulia
2020-21 2 Bigarren maila 8.a 1.itzulia
2021-22 2 Bigarren maila 8.a 1/16
2022-23 2 Bigarren maila 19.a (jeitsi) 1. itzulia
2023-24 3 1.maila RFEF 1. itzulia

Irabazitako txapelketak aldatu

2004-05, 2007-08 eta 2009-10

2021

  • Gaztela eta Leongo Kopa: 1

2010-11

Kanpo estekak aldatu