Socialite hitza anglizismoa da normalean gizarte-ekintzetan eta gertaeretan dabiltzan goi-klaseko pertsonak definitzeko erabilia. Normalean, familia aberatseko pertsonak edo aristokratak dira. Ekintza publikoak mota askotakoak izan daitezke: festa pribatuak, moda-desfileak, ongintzako festak, bazkariak, jaialdiak eta eliteko beste gertaerak. Beste modu batez esanda, pertsona ospetsuak dira publikoan askotan agertzen direlako.[1] Gizonezkoak zein emakumezkoak izan daitezke baina gehien batean emakumeak dira. Ohikoa da haien ospea produktuak zabaltzeko erabiltzea.

Historia aldatu

Jatorriz socialite hitza ingelesatik dator baina askotan frantsestzat jo izan da eta, ondorioz, socialité sortu da.[1] Kontzeptua XVIII. mendean sortu zen eta XIX. mendean asko zabaldu zen. Lehenego socialiteak erregeen emazteak edo amoranteak edo jatorri nobleko emakumeak ziren. Socialite izatea askotan bizirauteko modu bat zen, hau da, bizimodu bat. Ohikoa zen emazteak gonbidatzaile adeitsu eta atseginaren papera bete behar izatea. Amoranteak, bestetik, haren mailari eusteko ezinbestekoa zuten gorteetan eta gizartean haien papera mantentzeko beharra izatea.[2]

Socialite ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu