Snoopy, 1950ean Charles Schulz estatubatuar komikigileak sortutako fikziozko pertsonaia bat da. Charlie Brown pertsonaiarekin batera Peanuts komiki tiraren pertsonaia nagusia da.

Snoopy
Argitalpena
SortzaileaCharles M. Schulz
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Jaiotza1950eko abuztuaren 10a
Sexuaarra
Jardueraastronauta

peanuts.com…
Facebook: Snoopy Youtube: UCXx_j6wUS3Vos8EX3XrgbUg Musicbrainz: d2f42ea8-05e9-4836-9179-da071f9756a2 Edit the value on Wikidata

Berez, Beagle arrazako txakur bat irudikatzen du. Beagle baten antza izan zuen lehendabizi, lau hanketan ibiltzen. Geroago, marrazki bizidunak zirenez, marrazki bizidun itxura gehiago lortu zuen. 1950ean argitaratu zen lehenengoz.

Txakur irekia da. Eginkizun guztietan da oso trebea, bere etxetxoaren gainean ametsetan dagoenetan behintzat. Izan ere, badauka bere etxetxoa, baina ez da sekula barruan sartzen, klaustrofobia dauka eta. Bere zaletasunik handiena golfean ibiltzea da, baita bere jabearen beisbol-taldean parte hartzea ere. Boloetan ibiltzen ere ikus dezakegu, edo mediku, abokatu, gidari, boy-scout... jantzita. Gailetak izugarri gustatzen zaizkio, kokozkoak izan ezik. Nobela-idazlea ere bada, baina ez da oso trebea ("Gaua zen, eta, hala ere, euria ari zuen...").

Snoopyren lagunik handiena Emilio txoria da, eta askotan azaltzen dira komikietan harekin hizketan. Bestalde, txakurtxo honek sekula ez du gogoratzen bere jabearen izena, eta "aurpegi biribila duen mutiko hori" edo "janaria ekartzen didan aurpegi biribildun mutiko hori" esaten dio. Alboko katuari ez dio beldurrik, baina errespetuz begiratzen dio.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu