Snatch edota Snatch, Txerriak eta Diamanteak[1][2] (jatorrizko izenburua ingelesez Snatch) 2000ko Guy Ritchie ingeles zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako ekintza film bat da. Jason Statham, Stephen Graham, Brad Pitt, Alan Ford, Dennis Farina, Rade Šerbedžija, Lennie James, Vinnie Jones, Benicio Del Toro eta Jason Flemyng aktoreek antzeztu zuten.

Snatch
Jatorria
Argitaratze-data2000
IzenburuaSnatch
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoacrime-comedy film (en) Itzuli eta boxing film (en) Itzuli
Iraupena104 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Guy Ritchie
Gidoigilea(k)Guy Ritchie
Antzezlea(k)
Jason Statham
Stephen Graham
Brad Pitt
Dennis Farina
Rade Šerbedžija
Lennie James (en) Itzuli
Vinnie Jones
Benicio Del Toro
Jason Flemyng
Dave Legeno
Goldie (en) Itzuli
Ewen Bremner
Alan Ford
Adam Fogerty (en) Itzuli
Mike Reid (en) Itzuli
Robbie Gee (en) Itzuli
Sam Douglas (en) Itzuli
Sorcha Cusack (en) Itzuli
Julianne Nicholson
Guy Ritchie
Velibor Topic
Liam McMahon (en) Itzuli
Ade (en) Itzuli
Andy Beckwith (en) Itzuli
William Beck





[[Kategoria:Lennie James (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Goldie (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Adam Fogerty (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mike Reid (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robbie Gee (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sam Douglas (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sorcha Cusack (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Liam McMahon (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ade (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andy Beckwith (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMatthew Vaughn (en) Itzuli
[[Kategoria:Matthew Vaughn (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaColumbia Pictures
Ekoizle eragileaPeter Morton (en) Itzuli
Trudie Styler (en) Itzuli
Steve Tisch
Stephen Marks (en) Itzuli
EdizioaJon Harris (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Murphy
Argazki-zuzendariaTim Maurice-Jones (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres

sonypictures.com…
IMDB: tt0208092 Filmaffinity: 568510 Allocine: 26251 Rottentomatoes: m/snatch Mojo: snatch Allmovie: v220951 TCM: 341975 Metacritic: movie/snatch TV.com: movies/snatch
Discogs: 113967 Netlix: 60003388Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Lock, Stock and Two Smoking Barrels (1998) film ez hain ezagunaren jarraipenatzat jo ohi da.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ingalaterra, Londres. Franky "Lau Hatz" (Benicio Del Toro) lapurrak Anberesen ostu berri duen diamante bikaina Avi (Dennis Farina) estatubatuar nagusiari ematekotan da, bienbitartean Boris "Labana" (Rade Šerbedžija) errusiar arma trafikatzaileak Franky "Lau Hatzek" legezkanpoko boxeo borroka batean apostua egin dezan tentatzea lortuko du. Azken hau, Franky atrakatzeko azpijoku bat besterik ez da. Avi honetaz ohartzean, Franky eta diamantea aurkitzeko Tony "Bala Hortz" (Vinnie Jones) izeneko tipo bortitz bat kontratatuko du.

Laister Frankyren zorigaiztoko amaiera argituko da, gertakari honek harribitxiaren ehiza eta aurkitze laisterketa abian jarriko du, honetan jende guztiak parte hartuko du. Azkenean deskontrolatzeko arriskua izango duen ero joko bat bilakatuko da: engainua, txantaia eta iruzurra era odoltsuan nahasten dira. Pertsonai ugari agertuko dira: "Adreilu" ezizeneko Gangster anker eta zitala, bere amari karabana bat erosteko borrokatuko den Mickey (Brad Pitt) irlandar ijitoa... bai eta elementu ugari ere: aurrez prestaturiko boxeo borrokak, txakur goseti bat eta sarraski batera eramango duten arma mota asko ere... Nahas-mahas honen erdian denek gura duten diamante handia dago.

Aktoreak aldatu

  • Jason Statham: Turkiar, lizentziarik gabeko boxeolarien managerra.
  • Stephen Graham: Tommy, Turkiarraren negoziokidea.
  • Alan Ford: Adreilua, izaera zakarreko britainiar mafiosoa.
  • Dennis Farina: Abraham "Lehengusu Avi" Denovitz, amerikar bitxi trukatzailea.
  • Brad Pitt: Mickey O'Neil, irlandar ijitu buruzagi arduragabea eta lizentziarik gabeko boxeolaria.
  • Adam Fogerty: George Itsusia, Turkiarraren boxeolaria
  • Mike Reid: Doug Burua, bitxidenda baten jabea den bitxi trukatzailea.
  • Vinnie Jones: Tony Bala Hortz, mertzenarioa, zor kitatzailea eta alokairuko pistolaria.
  • Robbie Gee: Vinny, bahietxe txiki bateko jabea.
  • Lennie James: Sol, Vinnyren negoziokidea.
  • Ade: Tyrone, Sol eta Vinnyren auto gidari baldarra.
  • Rade Šerbedžija: Boris Labana, KGBeko agente ohia eta arma saltzaile uzbekiarra.
  • Benicio del Toro: Franky Lau Hatz, Aviren languntzailea.
  • Jason Flemyng: Darren, Mickey ijituaren laguna
  • Ewen Bremner: Mullet

Soinu banda aldatu

Snatch filmaren soinu banda Guy Ritchie zuzendariak enkarguz hainbat artistei eskatutakoa da, hortaz honetan ingeles eszenatoki musikaleko hainbat musikari eta taldeek parte hartzen dute. Filmaren solasaldi esanguratsu edo aipagarrien lagungarri gisa Massive Attack, Oasis, Mirwais eta Madonna (Ritchieren emazte-ohia) abestiak entzun daitezke, besteen artean.

Abestien zerrenda aldatu

  1. Kuasehfgaiurgh (Solasaldia) - Brad Pitt
  2. Diamond - Klint
  3. Supermoves - Overseer
  4. Hernando's Hideaway - The Johnston Brothers
  5. Golden Brown - The Stranglers
  6. Dreadlock Holiday - 10cc
  7. Hava Nagila - John Murphy
  8. Avi Arrives (Solasaldia) - Dennis Farina
  9. Cross The Tracks (We Better Go Back) - Maceo & The Macks
  10. Disco Science - Mirwais
  11. Nemesis (Diálogo) - Alan Ford
  12. Hot Pants (I'm Coming, Coming, I'm Coming) - Bobby Byrd
  13. Lucky Star - Madonna
  14. Ghost Town - The Specials
  15. Are You There - Klint
  16. Sensual Woman - The Herbaliser
  17. Angel - Massive Attack
  18. F**kin' In The Bushes - Oasis
  19. Don't You Just Know It - Huey 'Piano' Smith & The Clowns
  20. Avi's Declaration (Solasaldia) - Dennis Farina

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu