Smokey Robinson —jaiotza-izena: William Robinson— (Detroit, Michigan, 1940) musikaria eta ingelesezko abeslaria da, rock-musikaren historiako musika-jotzaile eta musikagile nagusietakoa.

Smokey Robinson

(2006)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilliam Robinson
JaiotzaDetroit1940ko otsailaren 19a (84 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaNorthern High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, kantugilea, musikaria, disko-ekoizlea, estudioko musikaria eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Smokey Robinson
Genero artistikoasoula
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaMotown Records

smokeyrobinson.com
IMDB: nm0005373 Rottentomatoes: celebrity/smokey_robinson IBDB: 89995
Facebook: thesmokeyrobinson Twitter: smokey_robinson MySpace: smokeyrobinson Spotify: 0h9smro0z3HqUbD94jotU8 iTunes: 100849 Musicbrainz: c19ff12b-058f-44a8-b245-b0efb4752925 Songkick: 146059 Discogs: 86094 Allmusic: mn0000821571 Deezer: 16528 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1954an The Matadors izeneko abeslari-taldea osatu zuen, Detroiten ikasten ari zen garaian. Harrezkero zenbait aldiz aldatu zioten izena taldeari: 1957an, esaterako, The Miracles izena hartu zuen, eta handik hamar urtera, berriz, 1967an, Smokey Robinson and the Miracles. Rock eta rhythm and blues musikako talde arrakastatsuenetako bat izan zen. Robinsonek idazten zituen taldearen abestiak eta bera zen abeslari nagusia, bere tenor ahots bitxiarekin.

Robinsonek Motown etxearen sortzaile Berry Gordy ezagutu zuen 1957an eta elkarrekin zenbait lan idatzi zituzten, esaterako, "Bad Girl" (1959) eta "Shop Around" (1960). Motown Records etxearekin hainbat disko grabatu zituen, eta 1960-1970eko hamarraldietan musikaren industriako disko-etxe nagusia eman zion. Izan ere, Robinsonek 1972an utzi zuen Miracles taldea, eta Motown etxeko zereginetan murgildu zen buru-belarri; hala ere, grabazioak egiten eta musika idazten jarraitu zuen gerora ere.

Berak idatzitako kantuen artean bereziki aipagarriak dira, besteak beste, "The One Who Really Loves You" (1962), "You've Really Got a Hold on Me" (1963), "The Way You Do the Things You Do" eta "My Guy" (1964), "My Girl" (1965), "I'm the One You Need" (1966), "I Second That Emotion (1967), "I Don't Blame You at All" (1971), "Just to See Her" (1987).

Diskoak aldatu

Albumak aldatu

  • 1973: Smokey
  • 1974: Pure Smokey
  • 1975: A Quiet Storm
  • 1976: Smokey's Family Robinson
  • 1977: Deep in My Soul
  • 1977: Big Time Colonna sonora
  • 1978: Love Breeze
  • 1978: Smokin'
  • 1979: Where There's Smoke...
  • 1980: Warm Thoughts
  • 1981: Being With You
  • 1982: Yes It's You Lady
  • 1983: Touch the Sky
  • 1984: Essar
  • 1986: Smoke Signals
  • 1987: One Heartbeat
  • 1990: Love, Smokey
  • 1991: Double Good Everything (SBK Records)
  • 1999: Intimate (Universal Records)
  • 1999: Our Very Best Christmas (Universal Records)
  • 2004: Food for the Spirit (Liquid 8 Records)
  • 2006: Timeless Love (Universal Records)

Singleak aldatu

  • 1973 - Sweet Harmony
  • 1974 - Baby Come Close
  • 1975 - Baby That's Backatcha
  • 1975 - I Am I Am
  • 1975 - The Agony and the Ecstasy
  • 1976 - Open
  • 1976 - Quiet Storm
  • 1977 - There Will Come a Day (I'm Gonna Happen to You)
  • 1978 - Daylight and Darkness
  • 1979 - Cruisin'
  • 1979 - Get Ready
  • 1980 - Let Me Be the Clock
  • 1981 - Being With You
  • 1981 - You Are Forever
  • 1982 - Old-Fashioned Love
  • 1982 - Tell Me Tomorrow
  • 1983 - Blame It on Love
  • 1987 - Just to See Her
  • 1987 - One Heartbeat
  • 1987 - What's Too Much

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Smokey Robinson  


  Artikulu hau Michigango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.