Smilax generoa 300[1] eta 350[2] arteko espeziez osatuta dago. Landare monokotiledoneoen Smilacaceae familiako landare loredun igokariak dira, asko egurretsu eta/edo arantzatsuak; jatorria munduko gune tropikal eta epeletan dute. Euskal Herrian ezagunena den S. aspera espeziearen izen arrunta endalarra da. Noizbehinka, S. herbacearen moduko egurbako espezieak Nemexia generoan jartzen dira.

Smilax
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLiliales
FamiliaSmilacaceae
Generoa Smilax
Azpibanaketa
Ikus testua

Smilax izena Krokus eta Smilax ninfaren mito grekoan du sorburua. Mito[3] honek aldaera asko baditu ere, beti dauka zerikusirik lorea bihurtzen den gizaseme hilkor baten eta ahien arantzatsua bihurtzen den basoko ninfa baten arteko betetzen ez den maitasun tragikoarekin.

Deskribapena aldatu

 
Endalarra zuhaitz baten gora

Eurak bakarrik, Smilax generoko landareak zuhaixkak lez hazten dira, sastraka zeharkaezin itxiak eratuz. Zuhaitzen eta beste landare batzuen gora ere igo daitezke, 10 m-ko garaieraraino, horretarako enbor eta adarretatik igo eta eskegitzeko gako moduzko haien arantzak erabiliz. Generoaren barruan landare bizikor eta ez-bizikorrak daude. Hostoak bihotz itxurakoak dira eta, espezieen arabera, 4 eta 30 cm arteko luzerakoak.

Smilax generoko landareak dioikoak ba dira ere, kolonia asko errizomaz sortutako klonez osatuta daudenez, baliteke bi sexuetako landareak ez agertzea toki berberean; horren ondorioz haien kolonietako hirutik batean bakarrik izaten dira bi sexuetako landareak.

Landareak orrilan eta bagilan izaten dira loretan, taldetan batutako lore zuri/orlegirekin. Lorautseztapenik badago, landareek 5-10 mm-ko diametroa duten eta udagoienean umotzen diren baia esferiko gorri edo urdin-beltz argiak ematen dituzte.

Baiek hazi esferiko handitxoa izaten dute erdian. Fruituak ez dira zapuzten neguan eta txoriek eta beste basabere batzuek jaten dituzte bizirik irauteko. Haziak animalien gorotzetan barreiatzen dira, kalterik jasan barik.

Espeziak aldatu

 
Endalarra eguzkipean

Sekzio batzuetan dago banatuta generoa:

Espezie guztien zerrenda ikusteko begira Smilax generoaren espezien zerrenda; espezie ezagunenak hurrengoak dira:

Ekologia aldatu

Smilax generoko landare batzuek kalteei aurre egiteko ahalmen handia dute eta ebakiak edo sute batek erreak izan ostean bere errizomatik berriro irteteko gai dira. Honegatik eta txoriek eta beste animalia txiki batzuek bere haziak barreiatzeagatik zaila da landarea sail batetik kentzea. Gustukoenak basoetako 5 eta 6 arteko pHdun lur hezeak ditu. Haziak izozte handien ondoren dute ernetzeko aukera handiagoa.

Neguan animalientzat (gehien bat txorientzat)janaria eskainiz gain, endalarrak babesa ere eskaintzen die animalia txiki batzuei, abere handiagoak sartu ezin daitezkeelako harek osatutako sastraka arantzatsuen artetik. Oreinek jan ditzakete haren hostoak.

Erabilerak aldatu

Smilax landare generoko espezie batzuen zuztarretatik ateratako erauzkin bat Sarsaparrila deitutako edaria egiteko erabiltzen da. Zuztarrak saldatan eta lapikokotan erabil daitezke, kimu gazteak ere gordinik edo prestatuta jan daitezke eta zainzurien antzeko zaporea dute.

Hezueria osatzeko Latinoamerikan erabiltzen den "Rad.Sarzae.Jam."a, Jamaikako endalarraren zuztarrez egindako hautsak dira. Izen bitxi hori "Jamaikako endalarraren zuztarra." Esan nahi zuen eta farmazietan lehen erabiltzen zen Latineko laburpen batetik ei dator.

Smilax glabra Herbologia txinatarrean erabiltzen da.

Jamaikako endalarrak gutxienez progesteronaren klaseko lau fitosterolak ditu eta, horren ondorioz, menopausia aurreko sindromea gainditzeko bera erabiltzea aholkatzen dute. Menopausia hurbiltzen ari zaien 35 urte baino gehiagoko emakumeei menopausiaren sintomak arintzeko egokiena bide da.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Smilax  


  1. a b «Smilax» Flora of China (Noiz kontsultatua: 2008-02-09).
  2. a b c d «Smilax» Flora of North America (Noiz kontsultatua: 2008-02-04).
  3. Wild Plants of Malta & Gozo