Slotsholmen Kopenhagen dagoen uharte txikia da, baina bertan sortu zen hiria. Hiriko Indre By ('barneko hiria', alde zaharra) barrutian kokaturik dago.

Slotsholmen
Datu orokorrak
Motauharte
Azalera0,21 km²
Geografia
Map
Koordenatuak55°40′30″N 12°34′52″E / 55.675°N 12.581°E / 55.675; 12.581
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Ur-gorputzaInderhavnen (en) Itzuli
Frederiksholms Kanal
Slotsholmskanalen (en) Itzuli

Hainbat eraikin daude bertan:

  • Christiansborg jauregia: 1794. urtean erre zen arte Errege familiaren egoitza izan zen. Ondoren eraiki zen jauregian Folketing parlamentua kokatu zen. Gaur egun bertan dago Gobernuaren egoitza eta Epaitegi Gorena ere.
  • Børsen (euskaraz: «Burtsa»): Kristian IV.ak eraiki zuen 1619 eta 1640 urteen artean. Kopenhage merkatarien hiria izanik Burtsa sortu nahi izan zuen bere gazteluaren ondoan. Danimarkako Burtsaren egoitza izan da 1974. urte arte. Kanpoaldetik dekorazio bitxia du baina bitxiena bere dorrea da, izan ere bi dragoien buztanen kiribildurez 56 metrotako luzera duen orratza baitu.
  • Danimarkako Errege Liburutegia: 1648. urtean Frederiko III.ak eraiki zuen Europatik ekarritako liburuak gordetzeko. Gaur egun eraiki moderno batek ordezkatzen du, "diamante beltza" deitzen diotenak. 1999an ireki zituen ateak Schmidt Hammer Lassen arkitekto daniarrak diseinaturiko eraikinak.

Beste eraikin batzuk:

  • Artxibo nazionala.
  • Thorvaldsens museoa.
  • Daniar Judutarren museoa.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu