Slane gaztelua (ingelesez Slane Castle, irlanderaz Caisleán Bhaile Shláineh) Meatheko konderriko Slane herrian dagoen gaztelua da.

Slane gaztelua
Slane Castle
Caisleán Bhaile Shláine
Slane gaztelua eta inguruko zelaiak.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboa Meatheko konderria
HerrixkaSlane
Koordenatuak53°42′34″N 6°33′41″W / 53.70942°N 6.56125°W / 53.70942; -6.56125
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1785
Arkitektura
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Boyneko gudua izan zen tokitik gertu 11 urte beranduago eraiki zuen gaztelua William Burton Conynghamek. Conynghamdarrak irlandaren kolonizazioan (1611ean) eskoziatik iritsitako familia protestantea ziren eta gudua irabazi ondoren aurrez existitzen zen gotorlekua behera bota eta beraien gaztelua eraiki zuten 1701ean. Beren egoitza nagusia bihurtu zuten, izan ere Gilen III.aren aldekoek beren Ulsterreko gazteluak konfiskatu baitzituzten.

James Gandon, James Wyatt eta Francis Johnston arkitektuek 1785an gaztelua ia erabat berriztu zuten. 1991an sute batek gaztelua asko kaltetu zuen baina 10 urteko berreraikitze lanen ondoren 2001an ireki zituen berriro ateak.

Musika jaialdia aldatu

1981etik aurrera musika ekitaldiak izan dira gazteluan urtero antolatzen den Slane Castle Festival jaialdiaren barnean. Talde famatuek jo izan dute bertan, besteak beste; The Rolling Stones, U2, Red Hot Chili Peppers, Queen, David Bowie, Neil Young, Bryan Adams, Bob Dylan, Bruce Springsteen, Guns N' Roses, Madonna, R.E.M., Foo Fighters, Celtic Woman, Oasis eta Thin Lizzy.

Kanpo estekak aldatu