Siw "Siwan" Gunnel Margareta Malmkvist (Landskrona, Suedia, 1936ko abenduak 31) suediar abeslari[1] ezagun bat da, ospetsua Eskandinavia eta Alemanian. Suediako Melodifestivalen jaialdian askotan parte hartu zuen, horietako azkena 2004an Towa Carson eta Ann-Lousie Hansonekin C'est la vie abestia abestuz, 10. postuan amaitu zuena. Suedia ordezkatu zuen 1960ko Eurovision Kantu Jaialdian Alla andra får varann abestiarekin, eta antzinako Mendebaldeko Alemania 1969ko Eurovision Kantu Jaialdian Primaballerina kantuarekin. Siw Malmkvistek arrakastaren batzuk izan zituen 1964an Liebeskummer lohnt sich nichtekin (Maitasuna faltan botatzeak ez du pena merezi).

Siw Malmkvist

Bizitza
JaiotzaLandskrona (en) Itzuli1936ko abenduaren 31 (87 urte)
Herrialdea Suedia
Familia
Ezkontidea(k)Lasse Mårtenson (en) Itzuli  (1963ko maiatzaren 15a -  1969)
Fredrik Ohlsson  (1971 -
Jarduerak
Jarduerakschlager singer (en) Itzuli, antzerki aktorea eta ahots-aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoaSchlagerra
Musika instrumentuaahotsa

siw-malmkvist.de
IMDB: nm0540266 Rottentomatoes: celebrity/siw_malmkvist
MySpace: siwmalmkvist Youtube: UCIYBQcHIXHlcsY_8mT6OG3Q Souncloud: siw-malmkvist Spotify: 2VWX6ZalDVTp1KMGN6JDSl iTunes: 16229028 Last fm: Siw+Malmkvist Musicbrainz: a5be578c-864a-4de8-be45-c2cb6891c051 Discogs: 455115 Allmusic: mn0000018500 Deezer: 64869 Edit the value on Wikidata

Siw Malmkvist suediar entretenimenduaren negozioan bertsatilitate handiko interpretea da, pop/schlagerreko bere karreraz gain, antzezlanetan, musikaletan eta filmeetan parte hartu baitu. Pippi Långstrumpen papera egin zuen Astrid Lindgrenen Pippi Långstrump haurrentzako musikal ospetsuan 1980an, adibidez, Some Like It Hoten (ikus Sugar bertsio musikalean agertu zen, eta Luisaren papera egin zuen Maurie Yestonen Nine europar eta suediar ekoizpeneko musikalean 1983an. 2002an Ama bezala agertu zen Hans Andersonen Lilly Ronny lanean Maximteatern. Thorsten Flinckekin Nick Cave eta Kylie Minoguen Where the Wild Roses Growren suediar bertsio bat ospetsu egin zuen 2004an.

Bakarrean, 600 abesti baino gehiago grabatu ditu (eta bederatzi hizkuntza ezberdinetan egin ditu grabaketak), suediar abeslaririk produktiboenetako bat delarik.


Aurrekoa
Brita Borg Augustin kantuarekin
Suedia Eurovision Kantu Jaialdian
1960
Ondorengoa
Lill-Babs April, april kantuarekin


Aurrekoa
Wencke Myhre Ein Hoch der Liebe kantuarekin
Alemania Eurovision Kantu Jaialdian
1969
Ondorengoa
Katja Ebstein Wunder gibt es immer wieder kantuarekin

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siw Malmkvist