Sistan eta Balutxistan

Sistan eta Balutxistan (persieraz: استان سيستان و بلوچستان‎, Ostān-e Sīstān-o Balūchestān) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen hego-ekialdean dagoena. Iparraldean Hego Khorasan eta Afganistanekin du muga, ekialdean Afganistan eta Pakistanekin, hegoaldean Omango golkoarekin eta mendebaldean Kerman eta Hormozgan probintziekin. Herrialdeko hirugarren probintziarik handiena da, 181.785 kilometro koadroko eremuarekin, eta 2011n 2.534.327 biztanle zituen[1]. Hiriburua Zahedan da.

Sistan eta Balutxistan
استان سيستان و بلوچستان‎‎
Irango probintzia
Administrazioa
HerrialdeaIran Iran
ISO 3166-2IR-11
HiriburuaZahedan
Geografia
Koordenatuak29°29′33″N 60°52′01″E / 29.4924°N 60.8669°E / 29.4924; 60.8669
Eremua181.785 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria2.775.014 bizt. (2016)
Dentsitatea15,27 bizt/km²
Ekonomia
Langabezia-tasa10,9 ehuneko
sbportal.ir

Geografia aldatu

Probintziak bi zati ditu: Sistan iparraldean eta Balutxistan hegoaldean. Hiriburuaz gain, beste hiri garrantzitsuenak Zabol eta Zahak iparraldean eta Khash, Iranshahr, Saravan, Sarbaz, Nikshahr, Chabahar eta Konarak hegoaldean dira. Denetara 1.600 kilometroko muga du Pakistan eta Afganistanekin, eta 300 kilometroko itsasertza Omango golkoan.

Erreferentziak aldatu

  1. Sistan & Baluchestan. amar.org.ir (Noiz kontsultatua: 2017-8-8).

Kanpo estekak aldatu