Sir Henry Roy Forbes Harrod (Londres, 1900eko otsailaren 13a - Holt, Norfolk, 1978ko martxoaren 8a) britainiar ekonomista izan zen.

Roy Harrod

Bizitza
JaiotzaLondres1900eko otsailaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaHolt (en) Itzuli1978ko martxoaren 8a (78 urte)
Familia
AitaHenry Dawes Harrod
Ezkontidea(k)Wilhelmine Harrod
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNew College (en) Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria
Lantokia(k)Oxford
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEconometric Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Liberala (Erresuma Batua)

Ekonomia kapitalisten epe luzeko hazkundearen azterketa bat egin zuen. Towards a Dynamic Economics (1948, Ekonomia dinamiko baterantz) lanean Harrodek oreka ekonomikoaren egoera azaldu zuen: aurrezki- eta inbertsio-berdintasuna. Harroden iritziz, hala ere, inbertsioa errenta nazionalaren hazkundearekin lotuta dago, eta aurrezkia, berriz, errenta nazionalaren mende dago. Harrodek zioen, bestalde, enpresaburuek erabakitzen dituztela errenta nazionalaren hazkunde-tasak, inbertsioarekin eta aurrezkiarekin zerikusi zuzena duten erabakiak edozein direla ere. Bestalde, ekonomia zuzendu egin behar da, ezin utz daiteke bera bakarrik. Harroden aburuz, botere publikoen parte-hartzerik gabeko hazkunde ekonomikoa koiunturaren araberako gorabehera-segida bat izango da. Harroden teoria hainbat ekonomistak jarri zuten zalantzan, Solowek edo Domarrek besteak beste, haiek bestelako hazkunde-eredu batzuk landu baitzituzten.

Erreferentziak aldatu